ES | EU


2017ko Maiatza 29


Enpresa- ideien Tkgune Fabrikazioa lehiaketak, euskal gazteek aurkeztutako bi negozio-proposamen onenak aukeratuko ditu

 

Industria- sektorean ekintzailetza sustatzeko eta ekimen berrien garapena ahalbidetzeko asmoz, industria alorreko enpresa-ideien gazteentzako Tkgune Fabrikazioa lehiaketaren IV. edizioak, datorren ekainaren 16a baino lehen, Elgoibarko Makina Erremintaren Institutuaren (IMH) egoitzan aurkezten diren bi proposamenak sarituko ditu.

 

Tkgune Fabrikazioa, Berrikuntza eta Teknologia Transferentziarako Sarea osatzen duten Lanbide Heziketako Ikastetxeek, Elgoibarko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz bultzatutako ekimena, Euskadiko 35 urte baino gutxiagoko gazteei zuzenduta dago eta “sustatzaile- ideia- enpresa” topaketa sustatuz, industrian enpresa-proiektu berriak sortzea du helburu.

 

Sektore industrialean ematen den ekintzailetzak, jarduera habiatzen den momentutik azpiegiturak behar ditu- noiz edo noiz garestiak-; horregatik, hauen finantzabidea, gaur egun gazte ekintzaileek aurre egin behar dioten oztopo askotariko bat da.

 

Testuinguru honetan, lehiaketak, industria- enpresen sustapena erraztea du helburu, horretarako azpiegiturak utziz, ekimenen bideragarritasuna hobetuz eta enpresa-proiektu berriekin erlazionatutako arrisku ekonomikoak murriztuz.

 

IMH-ek aukeratutako eta lehiaketako antolakuntzan kolaboratzen duten enpresa eta instituzioetako ordezkariek parte hartzen duten Batzorde Ebaluatzaileak bina sari emango ditu: enpresa- industria- ideia onenari saria, 2.500 euroko zenbatekoa jasoko duena, eta Euskadiko Lanbide- Heziketako ikastetxeetako ikasle edo ikasle ohiek aurkeztutako ideia onenari saria, 2.000 euro jasoko dituena.

 

Eskudirutako sariaz gain, irabazleek neurrirako formakuntza eta aholkularitza orduak jaso eta aurkeztutako ideia garatu eta negozio bihurtzeko, makinak eta industria- instalakuntzak erabiltzeko aukera izango dute.

 

 

Tkgune Fabrikazioa lehiaketaren aurkezpen bideoa