CROWDFUNDING-A, mikro-finantzak ekintzaileei beren negozioak sortzen

2014ko Ekaina 26,


Hona hemen zure proiektuarentzako laguntza ekonomikoa, teknikoa edo humanoa lortzeko 14 plataforma

Crowdfunding-a finantzaketa kolektiboko sistema bat da, aukera ematen diena ekintzaileei dirua edo bestelako baliabideak lortuz negozio proiektu berriak abiarazteko, sendotzeko edo beste merkatu batzuetara proiektatzeko ekarpen txikien bidez.

Sistemaren jatorria dohaintzen ohiko kontzeptuaren bilakaeran datza; dohaintza horiek webaren bidez egiten dira, sare sozialen bidez hedatzen dira eta mikro-ordainketako plataforma seguruak erabiliz gauzatzen dira.

Oso erraza da Crowdfunding prozesu batean parte hartzea; sare sozialek jendarteratu dute dirua biltzeko sistema berezi hau eta proiektua babestu nahi duten guztiei iritsarazi diete. Hala, jendea “low cost” inbertsiogile bilakatzen da, proiektuari laguntzen baitiote euro bakar bat jartzen badute ere.

Crowdfunding-a ez da negozio jardueretan bakarrik erabiltzen, Zinema, Musika, Arte, Bidaia edo Ikerketa arloetako ekimenek ere mikro-laguntza ugari aurkitzen dituzte beren kezkekin lotutako proiektuak aurrera ateratzeko.

Musikaren industria izan zen crowdfunding mugimenduaren lehen adierazlea. Marillion rock talde britainiarrak, adibidez, bira bat egin zuen AEBetan jarraitzaileek eginiko dohaintzei esker edo Extremoduro rock talde plasenciarrak ere dohaintzen bidez grabatu zuen bere lehen diskoa.

Zinemaren munduan, “Demain la Veille” film frantsesak produkziorako behar zituen 60.000 euroak lortu zituen dohaintzen bidez eta Iberiar penintsulan, “El Cosmonauta” filmak ehunka zinema jarraitzaileren laguntza lortu zuen (gutxienez, 2 euroko dohaintzak). Trukean, dohaintza-emaileen izenak sartu zituen amaierako kredituetan. “Los amores difíciles” filmak finantzaketaren zati bat lortu zuen crowdfunding bidez eta, gainera, Goya Sarietarako izendatu zuten.

Ekintzaileentzako plataforma interesgarrienen artean hainbat atari aipatu daitezke:

– 1×1 M1crocred1t GKEak helburutzat dauka inbertsiogile sozialak bilatzea pobrezia egoerarekin kezkatuta dauden pertsonei laguntzeko.
– Emprendelandia atariak espiritu ekintzailea bultzatzen du diruzkoak ez diren ordainen truke dirua jartzen duten mikro-mezenasen bitartez.
– Inproxect enpresa-proiektu hasi berriei edo sendotzeko fasean daudenei zuzendutako kreditu kanal berri bat da.
– Lánzamesmart Money for smart Ideas, ekintzaile eta inbertsiogileen artean sustatutako ekimen bat da eta bi munduen arteko topagune bihurtzea du xede.
– Megafounderbecome a founder, finantzaketa kolektiboa benetako ekonomiaren, ekintzaileen eta enpresa proiektu berrien zerbitzura.
– Socios Inversores, finantzaketa kolektiboa gaztelaniazko hiztunak dituzten herrialdeetan, jada 500 proiektu baino gehiago ditu.
– Arboribus plataformak aukera ematen du kaudimendunak direla frogatu duten enpresetan inbertsio txikiak egiteko mailegu forman.

PartizipaKickstarterVerkamiFlipOver.orgPotlatch, eta Ulule plataformek ere, EAEko Goteo atariak bezala, laguntza tekniko, estrategiko edo humanoa lortzeko aukera ematen dute, baliabide ekonomikoez gain.

Goteo sare soziala 2011ko azaroan sortu zen finantzaketa kolektiboa (diru ekarpenak) eta kolaborazio banatua (zerbitzuak, azpiegiturak, mikro-zereginak eta beste baliabide batzuk) bideratzeko. Sare berezi honek helburutzat du “ADN irekiko” ekimenen garapen autonomoa bultzatzea, aukera berriak sortu ditzaten gizartea etengabe hobetzeko eta ondasun zein baliabide komunak aberasteko. Plataforma honek “Kapital emankorra” (tantaz tantakoa) inbertitzen du prokomuna, jakintza librea edota kode irekia garatzen dituzten proiektuetan.

Informazio gehiago: GOTEO EUSKADI eta http://euskadi.goteo.org

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke