ES | EU


2017ko Uztaila 27


Konpainiak euskal startup teknologikoei laguntzeko programa berri bat aurkeztu du

 

Euskaltel euskal telekomunikazio operadoreak programa estrategiko berri bat abiarazi du, euskal ekintzailetza-komunitatea taldearen teknologiarekin eta berrikuntzarekin lotu eta negozio-ideiak enpresa arloko errealitate bihurtzeko asmoz.

 

StartUps Euskaltel deritzon ekimen hau euskal konpainiaren esparru estrategikoren batean -Gauzen Interneta, Adimen Artifiziala, Zibersegurtasuna, sareko eta komunikazioetako teknologia berriak, WiFi eta 5G, 4K telebista-deskodegailurako eduki eta aplikazio berriak- diharduten startup teknologikoei zuzenduta dago, nagusiki.

 

Programak laguntza emango die egoitza Euskadin duten konpainiei, betiere 3 urtetik beherako antzinatasuna dutela eta aurretiaz Euskaltel laguntzaile dabilen ekimenak zein erakundeak inkubatu edo azeleratzeko programaren batean parte hartu baldin badute, Eusko Jaurlaritzaren Bind 4.0 programa barne hartuta.

 

Ekimenean parte hartzen duten startupak Euskaltelen telekomunikazio-zerbitzuez eta Data Centerreko garapen eta zerbitzu aurreratuetarako ekipamenduez baliatu ahal izango dira. Era berean, taldeak produktu eta zerbitzuen erosketari buruzko azterlanetan, prestakuntza-programetan eta workshopetan parte hartzeko aukera eskainiko die enpresei.

 

Francisco Arteche Euskaltel Taldearen kontseilari ordezkariak adierazi duenez, StartUps Euskaltel “konpainiak euskal gizartearen garapen eta eraldaketa digitalarekin hartua duen konpromisoaren isla da, betiere pertsonen bizimodua errazteko nahiz enpresen lehiakortasuna hobetzeko ideia, produktu eta zerbitzu berriak sartuz”.

 

 

 

Euskaltel enpresaren aurkezpen bideoa