ES | EU


2014ko Abendua 17


Barrutik ekin. Gero eta gehiago dira barne-ekintzailetzan beren garapenaren gakoetato bat aurkitu duten enpresak. “Ekintzailetza korporatiboa” ere esaten zaio maiz, eta ez da zerbait berria, azken garai hauetan enpresen lehentasunen artean gero eta gorago dagoen arren.

Euskadi ez da salbuespena. Gure enpresa-ehundura industrian oinarrituta dauden erakundeak nagusi dira eta horietan narbamen agertu da barruko talentu ekintzailetzea dela, berandu baino lehen, aktibatu beharreko hazkunde-palanka.

Azken hilabete hauetan, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Sailak abian jarri du Barne-ekintzailetza Sustatzeko Ekimena, enpresen garabidea errazteko, bereziki 50 langiletik gorako industria-enpresei begira.

Laguntza eta sustapenean gakoetako bat da barne-ekintzailetzaren bidea jadanik jorratu duten euskal enpresa eragileekin kontrastea izatea. Difusio eta aurkezpen-ekitaldietan eta prestakuntza-jardueretan enpresa hauetako batzuk izan dira erakunde eta adituekin batera, beren esperientziak partekatzeko gainerako parte hartzaileekin.

Ekimen honen barruan, datozen asteotan euskal enpresa eragileen arrakasta-kasuak partekatuko ditugu hemen. Beren bidea erakutsiko digute, hots, zer dela eta ekin zioten barne-ekintzailetzari, eta zein diren prozesuan zehar eskuratu dituzten ikaspenak.

Bien bitartean, kasu hauetako batzuen bideoak ikus ditzakezue hemen.