ES | EU


2014ko Abendua 11


40 lagunetik gora parte hartu dute joan den Azaroaren 20 eta 21n Bizkaiko Parke Zientifikoan egindako Barne-ekintzailetzari buruko Mintegian. Bi egunetan zehar, parte hartzaileek negozio berriak enpresa barrutik abiarazteko prozesuan murgiltzeko aukera izan zuten, arlo horretan erreferentzia ezaguna diren adituen eskutik. Mintegiak izan duen harrera bikaina ikusirik, bigarren edizioa egingo da 2015. urteko martxoaren 12 eta 13an Gipuzkoako Parke Teknologikoan.



Mintegia Barne-Ekintzailetza Sustatzeko Ekimenaren barruan antolatu diren jardueren testuinguruan kokatzen da. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasun Saila da Ekimenaren burua, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako EBZekin elkarlanean.


Venture Hub-eko Mathieu Carenzo, Loop Business-eko Antoni Flores eta B+I Strategy-ko Sabin Azua izan ziren lan-saioak zuzendu zituzten irakasleak, ondoko helburuarekin: negozio berriak abiaraztea posible egiten duten gaitasunak garatzea, aukerak era proaktiboaz bilatzeko fokuen inguruan gogoeta egitea, negozio berriak abian jartzeko lan-tresnak eskaintzea, eta garapen zein ezartze-faseei begirako irakaspenak partekatzea.


Mintegian zehar, parte hartzaileek barne-ekintzailetzaren esparruan erreferentziazkoak diren esperientzia esanguratsuak ezagutzeko aukera izan zuten. Nazioarteko kasuez eta irakasleek jorratutako praktika onenez gain, esparru honetan eragile diren bi euskal enpresetako ordezkariak ere bertan izan ziren, parte hartzaileekin prozesu horietan zehar ikasitakoa azaldu eta eztabaidatzeko.


EGILE Corporation XXI enpresaren esperientzia, Eduardo Junkera bere presidentearen eskutikesperientzia.



CIKAUTXO esperientzia. Bizkaiko enpresa kooperatiboaren kasua, negozio-berrien garapeneko arduraduna. Gonzalo Martín.