ES | EU


2014ko Azaroa 14


Txinako Jiangsu eskualdearen gonbita onartu ondoren, Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroek (CEIA, BIC BERRILAN) eta SPRIk European Business and Innovation Centre Network (EBN) sareak antolaturiko bidaia batean parte hartu dute, Shangai iparraldeko Jiangsu eskualdeko hiru hiri nagusietako berrikuntza eta enpresa zentro garrantzitsuenak bisitatzeko.

Yancheng, Nanjing eta Suzhou hiriek beren azpiegiturak, haztegiak, parkeak eta enpresak erakutsi dizkiete eta beren esperientziak eta kontaktuak partekatu dituzte. Asmoa da etorkizunari begira lankidetza harremanak sor daitezela Europako eta Txinako EBZn artean eta zubi-lana eginez bi herrialdeetako enpresek akordioak lor ditzatela eta negozioak bi norabidetan garatu daitezela.
Bisitatutako zentroen artean aipatzekoak dira KIA enpresak Yancheng hirian duen automozio fabrika, Nanjingeko Garapen Eremua eta bio-zientzietan eta nanoteknologian espezializatutako Biobay parkea (Suzhou hirian).
3. EBN Tour to China bidaiak astebetez elkartu ditu berrikuntza arloko liderrak, enpresa berritzaileak, haztegietako ordezkariak, berrikuntza zentroak eta teknologia berrien esparruko mundu osoko adituak.
Egitaraua osatzeko, Txina-Europa Lankidetza eta Sustapen Teknologikoa 2014 foroa egin dute Suzhou hirian, eta haztegiak eta teknologiako eta berrikuntzako zentroak bisitatu dituzte Jiangsu eskualdean. Suzhou hiriko Txina-Europa Lankidetza eta Sustapen Teknologikoa 2014 Foroaren barruan, CEIAko (Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa) zuzendari David Monterok bere jarduera, haztegia eta oinarri teknologikoko enpresa berritzaile garrantzitsuenak aurkeztu dizkie eskualde hartako 200dik gora antolakunde eta enpresari.
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRIk -Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) bitartez- Jarduera Ekintzailea Babesteko Erakunde Arteko Planeko ekintzen barruan, laguntza ematen diete enpresa ekimen berriei. Hala, beren premien neurriko babes integral eta malgua eskaintzen zaie, martxan jar daitezen, haz daitezen eta merkatuan arrakastaz errotu daitezen.
Lehentasuna ematen zaie Zientzia eta Teknologia Planaren barruan estrategikotzat jotako sektoreetako oinarri teknologikoko edota berrikuntza aurreratuko proiektuei (Start-up): Industriala, Informazio Teknologiak, Software garapen aurreratua, Biomedikuntza-Biozientziak, Nano eta Mikroteknologia, Hizkuntzaren Teknologia eta Energia garbiak eta berriztagarriak. Orobat laguntzen zaie beren hazkunde plana gauzatzen eta beren negozioa atzerrira proiektatzen, lankidetza loturak sortuz eta euskal enpresentzat onuragarriak izan daitezkeen atzerriko ekimenetan parte hartuz, gainera, startup-ek eskura dute baita ere 70 herrialde baino gehiagotan hedatuta dagoen SPRIren kanpo sarearen laguntza.

Enpresa eta Berrikuntza Zentroak
CEIA/ CEDEMI / BEAZ / BIC BERRILAN / SAIOLAN
Araba / Bizkaia / Bizkaia / Gipuzkoa / Gipuzkoa