ES | EU


2014ko Urria 30


Europako Batzordeak berrikuntzak ustiatzeko gaitasun handia duten ETE-en presentzia areagotu nahi du nazioarteko merkatuetan. Horretarako, HORIZONTE 2020 izeneko ikerkuntzarako eta berrikuntzarako programaren baitan, ETE tresna sortu dute.  Lehen deialdian, Espainia izan da finantzatutako proiektu kopuru handieneko herrialdea (39), eta haietako 4k Euskadiko ETE-en partaidetza izan dute.

Arabako Teknologi Parkea – Eraikin Nagusia

Hermanos Lumiere, 11 – Vitoria-Gasteiz

9:00 – 14:00

 

Jardunaldi horren bidez, tresna berriak nola funtzionatzen duen eta kalitatezko proiektua aurkezteko eta bideratzeko oinarriak zein diren sakontasunez ezagutu ahal izango dugu. Gainera, bertaratutako enpresek beren proiektu-ideiak ETE tresnaren inguruko Harremanetarako Estatuko Puntuko (NCP) Garapen Teknologiko Industrialeko Zentroko (CDTI) Luis Guerrarekin alderatu ahal izango dituzte. Horretarako, atxikitako bilera-formularioa bidali beharko dute 2014/10/31 baino lehen helbide honetara: acalleja@pt-alava.es.

 

Izen-ematea doakoa da. Mesedez, baieztatu etorriko zareten.

CDTIrekin egingo diren bilerak izen-emate ordenaren arabera hitzartuko dira.

 

 

EGITARAUA

 

9:00 Izen ematea

 

9:30 Ongietorria

-José Miguel Corres. Euskadiko Teknologia Parkeen presidentea

-Leyre Bilbao. Teknología eta Estrategia zuzendaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, Eusko Jaurlaritza

 

9:45 ETE Tresna ulertzen

-Luis Guerra. CDTI – NCP PYME

 

10:30 Negozio-plan ona prestatzea

-Alicia González, Basque Enterprise Europe Network kontsortzioa

 

11:00 Ebaluatzaile baten esperientzia

-David Montero. ETE tresnaren kanpoko ebaluatzailea

 

11:30 Kaferako atsedenaldia
12:00 Enterprise Europe Network-ek ETE tresnan betetzen duen rola

-Garbiñe Larrauri eta Arturo Antón (Key Account Managers), Basque Enterprise Europe Network kontsortzioa

 

12:30 Coach-aren rola proiektuaren garapenean

-Julián de Juan, Estrategia IT

 

13:00 Jardunbide egokien kasua

-Jesús de la Fuente, Graphenea

 

13:20 Mahai-ingurua-galderak-oharrak
13:45 Amaiera ekitaldea

 

+info eta erreserbak: http://www.spri.eus/eventos/ete-tresna-ete-berritzaileak-finantzatzeko-eskema-berria