ES | EU


2014ko Urria 14


Azaroaren 7ra arte dago zabalik Manuel Laborde Werlinden Sarira aurkezteko epea. BIC Berrilanek eta UPV/EHUk sustatzen dute sari hori Unibertsitatearen ingurunean ekintzailetzako ideia eta proiektuak bultzatzeko.

Sariketan parte har dezakete UPV/EHUko edo zentro kolaboratzaileetako  irakasle eta ikerlariek, UPV/EHUn matrikulatutako pertsonek edo titulu ofizialen bat dutenek  (Lizentziatura, Diplomatura, Gradua, Ingeniaritza, Arkitektura eta Masterra) eta UPV/EHUrekin edo zentro kolaboratzaileekin batera eginiko ikerketen emaitzak ustiatu nahi dituztenek. Hautagaiek asmoa izan behar dute Gipuzkoan enpresa proiektuak garatu eta martxan jartzeko.

Sariak  banatzean —7.000 eurokoa da lehenena eta 3.000 eurokoa bigarrena— kontuan hartuko dira produktu/prozesu/zerbitzuaren berrikuntza maila, merkatu aukera eta jarduera sektorearen interesa.

Bestalde, jakintzan intentsiboak diren edo oinarri zientifiko-teknologikoa duten hautagaitza berritzaileek posible izango dute eskuratzea Bic Gipuzkoa Berrilanek kudeatutako eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomi eta Garapen Saileko SPRI-enpresen garapen agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo Sailak artikulatutako laguntzak. Laguntza horiek 60.000€-rainokoak izan daitezke, proiektuen berrikuntza mailaren eta interesaren arabera.

Sariketari buruzko informazio gehiagorako eta zalantzak argitzeko, jo entreprenari  web orrira nahiz helbide hauetara:

ENTREPRENARI GUNEA- BIC Gela

Joxe Mari Korta zentroa

Tolosa etorbidea 72,  0 solairua

20.018 Donostia- San Sebastián

℡f: 943 015 473 / 943 000 999

Kontakturako pertsona: Lorea Varona

E-posta: entreprenari@entreprenari.com/ lorea.varona@bicberrilan.com

Sariketan parte hartzeko dokumentazioa gutun-azal itxietan aurkeztuko da helbide honetan:

ENTREPRENARI GUNEA- BIC Gela

Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetza

Arriola pasealekua, 2. Zk. (Julianategi)

20018 Donostia-San Sebastián

Kontakturako pertsona: Agustin Erkizia

℡f: 943 01 85 08