ES | EU


2015ko Urtarrila 23


Barne-ekintzailetza edo Ekintzailetza Korporatiboan sakondu nahi duten enpresa eta norbanakoentat, hona hemen gaiari buruzko irakurgai aukerakoen bigarren sorta.


Barne-ekintzailetzari ekin nahi dion enpresaren erronka nagusietarikoa, ikusi dugunez, estrategia korporatiboarekiko egokitzapena da, eta horri loturik, kudeaketa-eredu propioa aurkitzea.

Bata eta bestea propioak dira erakunde bakoitzarentzat, eta nekez aplika daitezke egoera eta enpresa desberdinetan. Besteek egindako bidean, alta, erreferentzia interesgarriak aurkitzen ditugu, eta hain zuzen ere, gai honen inguruan argi egiteko helburuarekin, jarraian aurkezten dizkizuegun artikulu interesgarriak aukeratu ditugu.