ES | EU


2017ko Martxoa 07


Datorren martxoaren 27an BIC Bizkaia Ezkerraldeako Ilgner eraikinean abian jarriko dugu Barne-ekintzailetzea Sustatzeko Ekimenaren hirugarren edizioa, negozio-ideia berriak garatu nahi dituzten enpresei zuzendua.

 

Ekimenak askotariko jarduerak biltzen ditu bere baitan, prestakuntza, difusioa eta akonpainamendu pertsonalizatua garatzeko beren egituren barruan negozio-ideia berriak garatu nahi dituzte euskal enpresentzat. Aurreko edizioetan bezalaxe, jarduera hauek guztiak Aurrera ateratzeko Euskadiko eragile sozio-ekonomiko nagusiek bat egiten dute: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapena eta Azpiegitura saila buru da, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan hedatu egiten da bertako BIC erakundeei esker; laguntzaile dira halaber klusterrak, merkataritza-ganberak eta Euskadiko ekintzailetzako ekosistema osatzen duten beste zenbait.

 

Ekimena abian jartzeko jardunaldiak aukera emango digu lehen eskuko esperientzia eta aholkuak jasotzeko eskarmentu handia duten bi adituren parte hartzeari esker. Néstor Guerra IEC taldeko sortzailea eta CEO da eta Business Design & Lean Startup arloan irakasle EOI erakundean (Venture Lauchpad); berrasmatzeko gaitasuna izatearen garrantziaz hitz egingo digu, ekintzailetza-aukerak baliatzeaz eta startup enpresen ezaugarriez jabetzeaz, hala nola, aurrea hartzea, bizkor jardutea, esperimentatzea, eta abar.

 

Bere aldetik, Juan Luis Rodríguez Sánchez del Álamok , Repsol enpresako berrikuntzako zuzendariaren ondokoa izandakoa, gaur egun Tools 4 Digital Innovation etxeko bazkidea, eta barne-ekintzailetzaren gakoan lan egin nahi duen enpresa mobilizatzeari begira aholkuak emango ditu.

 

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetzaren, Berrikuntzaren eta Informazio Gizartearen zuzendaria den Aitor Urzelaik aurtengo edizioaren gako nagusiak aurkeztuko ditu.

 

Ekitaldia zabaldik da parte hartu nahi duen enpresarentzat, baina lekua erreserbatzeari begira, izena eman behar da ezinbestez.