ES | EU


2017ko Maiatza 04


Lehen urratsa zeure enpresa garapen-lerro honetan eramateak zer ekarriko duen ulertzea da eta horretarako maiatzaren 31an BIC Gipuzkoarekin antolatu dugu “oinarrizko maila” barnetegira gonbidatu nahi zaitugu.

Mintegia zuzendaritza-taldeetako kideei zuzenduta dago, bereziki bertako enpresa industrialetako txiki eta ertainei ekintzailetzan eta negozio berriak jorratzen esperientzia gutxi dutenei. Bere helburua da oinarrizko gakoetan trebatzea, enpresa ekintzailea izatea zer den eta nola egin daitekeen azaltzeko; zerotik hasita ere.

Egun osokoa izango da mintegia, eta eduki teorikoak eta praktikoak jorratuko dira. Batetik, gaiotan adituak diren profesionalen eskutik oinarrizko edukiak landuko dira eta saio praktikoetan Gaizka Grajales (Grupo Alcor) mintzatuko zaigu, negozio-aukera berriak jorratzen duten esperientziaren berri emanez eta Addilan (Goratu eta ONA enpresen lankidetzatik sortutako proiektua) ezagutuko dugu.

LEKUA mugatua da eta lehentasuna izango dute industria enpresek. Erreserba egitea gomendatzen dizugu.