ES | EU


2015ko Otsaila 28


Ekintzailetzarako eta startup sorkuntzarako Interneteko blog onenak zerrendatzen jarraitzen dugu. Hona hemen blog horiek eskaintzen dizutena: eduki interesgarriak, jarduerak, aholkuak, iritziak, ideiak eta zure ekimenen garapena hobetzeko erreferentzia baliagarriak.

Gaur beste hamar blog proposatzen dizkizugu:

Eneko Knörr

Euskal ekintzaile  nekaezin honek askotariko edukiak eskaintzen ditu bere blog pertsonalean ekintzailetzari, enpresei, finantzei, inbertsioari eta… “TXIZISMOari” buruz.

http://enekoknorr.com/

 

Ekintzailetasuna.

Iñazio Irizar irakasle, aholkulari, idazle eta barnekintzailearen euskarazko blog paregabe honetan, ikuspegi desberdinetatik jorratzen da ekintzailetzaren gaia. Gainera, ekintzailetzari buruzko eduki pedagogiko interesgarriak eskaintzen ditu.

http://ekintzailetasuna.blogspot.com.es

 

El Economista

Urtean enpresa berri bat sortzen duen Óscar Sánchez ekintzaileak elikatzen eta zaintzen ditu “El Economista” blog espazioko edukiak. “El economista” prentsa ekonomikoan espezializatuta dago eta ekintzailetzaren mundua lantzen du espezifikoki.

http://www.eleconomista.es/blogs/emprendedores

 

EmprendeBloggers

Hearst Magazines taldeak hilero argitaratzen duen EMPRENDEDORES aldizkariak badu blog on bat, non aipatzekoak baitira ideiekin, negozio sorkuntza eta kudeaketarekin nahiz frankiziekin lotutako edukiak eta baita ere gai horietan interesaturiko pertsonentzako MarketPlace bat.

http://emprendedores.blogs.emprendedores.es/

 

Emprender a Golpes


Miguel Arias irakasle eta ekintzailearen bloga da. Tutore da Wayra Academy-n eta Business School Enpresa Institutuko Venture Lab-en. Blog horren bidez partekatzen ditu bere ezagutzak eta startup, inbertsio, ekosistema eta teknologietan izandako esperientziak.


http://emprenderagolpes.com

 

De paseo por la Vida

Startup-entzako haztegi bat sortu duen Enrique Dubois-en blog pertsonal honetan gizateriari, ekintzailetzari eta gaurkotasunari buruzko kezkak biltzen dira, eta baita ere  Enriqueri interesatzen zaizkion beste hainbat gai.

http://enriquedubois.wordpress.com

 

Eureka-Startups

Sare sozial batean biltzen ditu startup-ak eta erabiltzaile eta bezeroak. Francesc Hinojosak zuzentzen duen blog honek aholkuak, albisteak eta artikuluak eskaintzen ditu ideia eta negozioak azkartzen laguntzeko, eta aholkularitza profesionala ere bai adituek egiten dituzten bideo-txaten bitartez.

http://www.eureka-startups.com/category/blog/

 

Impulso 

Humberto Roselló, Juancho Burgos, Juan Carlos Fontcuberta, Meritxell Jiménez-Egizabal, Pedro Cerdán eta  Santiago Torre bezalako negozio arloko coach-ek elikatzen dute blog hau.

http://impulsocoach.com/blog/

 

InfoAutónomos

Autonomoentzako eduki espezifikoak, informazioa eta laguntza eskaintzen duen atari honek blog bat ere badu, non albiste, aholku, erreferentzia, ikastaro eta ekitaldi interesgarrien berri ematen baita aldian-aldian.

http://www.infoautonomos.com/blog/

 

Iñaki Arrola

Ekintzailea, Business Angel, Enpresa Institutuko irakaslea… Iñaki Arrolak ekintzailetzari eta bere finantzaketari buruzko edukiak azaltzen ditu bere blogean, esperientzia handia baitu gai horietan.

http://www.inakiarrola.com


Bisitatu UP Euskadi webgunea eta irakurri gure edukiak; zure jarduera eta emaitzak hobetzen lagunduko dizuten hainbat tresna ezagutuko dituzu: Negozioak Sortzeko informazioa, Barne-ekintzailetza, Enpresen Hazkundea eta Sendotzea; Laguntzen eta Diru-laguntzen deialdiak, Lan Topaketak, Ekitaldiak, Jardunaldiak, Prestakuntza, Tailerrak eta zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste hainbat jarduera ere bai: http://www.spri.eus/up-euskadi

 

+info: Ekintzaile eta StartUp-entzako blogak (I)