ES | EU


2017ko Abuztua 21


Azaltzeko, paralelismoa egin genezake enpresa-plan batekin. Enpresa-plana ekintzaile orok enpresa martxan jarri aurretik egin beharreko lana da. Lan honetan aurretiaz diagnostiko bat egiten zaie ekin nahi zaion merkatuari eta norbere gaitasunei. Honekin batera, DAFO analisi bat egiten da, enpresaren araberako bezeroen profila zehazten da, batasunak egiten dira (hornitzaileekin, banatzaileekin, kate logistikoa…) eta espero diren enpresaren hazkundea eta bere lurralde-kokapena ezartzen dira.

Enpresaren diagnostiko honek, hasieran kontuan hartzen ez ziren zenbait aukera ahalbidetzen ditu. Aukera hauek merkatua aztertzean (bezeroak, aurkariak, hornitzaileak, teknologia…) eta aukerok norbere gaitasun eta balizko batasunekin erkatzean sortzen dira. Hasierako negozio-ereduaren berrikuntza da, besterik gabe. Ondorioz, behin betiko proposamena hasierakoaz bestelakoa da, askoz hobeto argudiatua, finkatuagoa eta arrakastatsua izateko aukera gehiago duena.

Lurralde-garapenean, hiri batentzako edota estatu barruko beste edozein lurralderentzako Etorkizuneko Plana definitzeaz mintzo garenean, lurraldeak garatzeko dituen aukerak ezagutzeko lurralde-ekintzailetza egin ohi da. Prozesua hasi aurretik imajinatu ere ezin genitzakeen aukerak topatzera eramango gaitu lurralde-ekintzailetzak.

Jakina, prozesua lurraldearen aktiboetan du abiapuntua, baina ageriko iritziez (“gurea hiri turistikoa da” edo “hemen laborantza baizik ez dugu” bezalako esanak) haratago eraman gaitzake: aukera gehiago daudela ezagutzera eta lurraldean lider izatera eraman gaitzakeen espezialitatearekin topo egitera.

Beraz, oinarrizko ideia zera da: bertako zein kanpoko edonork lurraldearen errealitateari buruz esan dezakeenarekin ez konformatzea, baizik eta aukera berriak aurkitu eta zehazteko aurrera egitea. Horrela, jarduera-eremu bikaina sor genezake gure lurraldean, haren eragin-esparrua zabalduz (geure produktu eta zerbitzuak inguru zabalagoan exportatzea ahalbidetuz: adibidez, eskualdetik herrialdera edota herrialdetik nazioartera).

Jarrai ezazu irakurtzen artikulu interesgarri hau Garapen-ren blogan:
http://blog.garapen.net/2017/06/que-es-el-emprendimiento-territorial/