ES | EU


2015ko Urria 22


Crecer+ plataformak Inbertsio Foroaren aurtengo ekitaldia ospatu du Deustuko Unibertsitatean (Bilboko Campusean). GCON4MicroliquidTake a Chef eta Rock the Sport enpresek beren proiektua aurkeztu dute 40tik gora inbertitzaile pribatu, business angel eta family office-n aurrean.

 

Aurtengoa inbertsio foro honen 14. edizioa izan da, zeina dagoeneko erreferentziazko ekitaldia baita hazkunde potentzial handia duten eta finantza arloko laguntza behar duten startup-ak babesteko.

 

Aurkeztu dituzten proiektuak Euskadi, Madril eta Nafarroakoak izan dira, eta helburutzat dute finantzaketa bilatzea Estatu mailan eta nazioartean hazteko. Hilabete hauetan zehar, beren aurkezpena egokitu dute Crecer+ plataformaren bitartez, Crecer+ sareko inbertitzaileen (60tik gora kide ditu) arreta eta interesa erakarri nahi dutelako.

 

ORKESTRA ETA CRECER+ BURUZ:

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua lurraldearen lehiakortasuna aztertzeko eta eztabaidatzeko zentroa da, 2006an sortua, Deustu Fundazioaren baitan. Bertako programa bat, “Crecer+” izenekoa, hazteko aukera handia duten proiektuen ekintzaileei eta enpresa berri berritzaileak finantzatzeko interesa izan dezaketen business angels-ei laguntzeko sortutako ekimena da.

 

Crecer+ Business Angeles-ek Euskal Autonomia Erkidegoan ekintzailetza-ekosistema garatzen lagundu nahi du, herrialde hau toki erakargarria izan dadin proiektu berritzaileak dituzten ekintzaileentzat eta bizirik iraun dezan bertako ezaugarri den kultura ekintzaileak.

 

Ekintzaileen eta business angels-en finantza-itzulkina handitzen laguntzeaz gain, Crecer+ plataforma haien “gizarte-itzulkina” ere areagotzen ahalegintzen da, nazioko eta nazioarteko eragileekin lankidetzan tokiko ekosistema ekintzaile dinamikoagoa sendotzearen bidez. Crecer+ plataformaren helburu garrantzitsu bat da tokiko ekonomiaren eragile protagonistak orkestratzea, euskal lurraldearen gaitasun ekintzailea eta oparotasuna handitzeko.

Orkestrak egoitzak ditu Donostia eta Bilbo hirietan.
Info+: http://orkestra.deusto.es/bacrecermas/eu