ES | EU


2015ko Uztaila 13


Wellness & Health European Company, SL, “Whec” enpresak sozietate-egoitza estreinatu du Miramoneko Teknologi Parkean, berriki inauguratu den “Kuatro Eraikinean”. Inaugurazioaren karietara, konpainiak ekitaldi xume bat antolatu zuen eta Urkullu Lehendakaria izan zen bertan, zeinak esan baitzuen “ekintzaile izatea hazia ereitea” dela, eta azpimarratu zuen beharrezkoa dela “erakunde desberdinen arteko lankidetza enpresa eta ekintzaileentzako laguntza lehenesteko” eta horrekin batera, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta enplegua sortzen laguntzeko. Lehendakariaz gain, egun berezi horretan izan ziren baita ere Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburua, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia eta Eneko Goia, Donostiako alkatea.

 

César, “edari funtzionalak eta produktu nutrazeutikoak” garatzen eta merkaturatzen hasi zinen, eta izenagatik pentsa liteke patologia berezientzako sortutako produktuak direla, baina mundu guztiari preskribatzeko modukoak dira ezta?

Kontsumitzaileen gaitasunak hobetzeko produktuak dira. Oso sorta zabala daukagu, baditugulako produktuak kirolarientzat, memoriarako, pisua kontrolatzeko, osasun sexualerako, zahartzeari edo ile erorketari aurre egiteko…

Mediku eta terapeuta batzuek gure produktuak preskribatzen dituzte, baina gure helburua da kontsumitzailea bera jabetu dadila osagarri horien garrantziaz eta berak eskatu ditzala. Hain zuzen, badakigu hainbat bezero produktu hauek kontsumitzen hasi direla lagunek eta senitartekoek gomendatuta.

 

Beraz, oinarri teknologikoko startUp bat zarete, pertsonen osasunerako eta ongizaterako produktuak garatzen dituena…

I+G propioa garatzen dugu gure enpresa sendotzeko, eta beste erakunde batzuekin lankidetzan ere bai, merkatuan ahalik eta produkturik onenak jartzeko. Gure asmoa da epe ertainean milaka bazkide/bezero gustura geratu daitezela gure produktuekin eta gomenda gaitzatela, arazo bat konpondu diegulako.

Gizarte osasuntsu eta zoriontsuago bat eraikitzen lagundu nahi dugu. Osasun arazo gehienak elikadura desegokiagatik eta bizimodu osasungaitzagatik gertatzen dira. Erakunde publikoekin ere kolaboratu nahi dugu osasun publikoko politikak hobetzeko eta gizarte osasuntsuago bat eraikitzeko. Gainera, zenbait neurri hartuta nabarmen murriztuko litzateke osasun arloan egin beharreko gastu publikoa.

 

Pentsatzen dugu konpainia handiak dituzula lehiakidetzat merkatu horretan; zaila izango da bertan sartzea ezta?

Konpainia multinazional handiek badituzte baliabideak eta know how-a, eta horiei esker beti daude zerrendaren gailurrean. Haiengandik ere badugu zer ikasi, nahiz eta gure helburuak gehiago zuzentzen ditugun lagundu nahi ditugun pertsonengana eta ez akziodunengana, enpresa handi horiek egiten duten bezala.

Oso zaila da hor egotea, batez ere ezin dugulako publizitate kanpaina handirik egin geure burua ezagutzera emateko, baina fede handia dugu gure bazkide / bezeroen ahoz ahoko publizitatean: guretzat bezeroa bazkidea da.

 

Agian horregatik izan zenituen laguntza pribatuak hasieran negozioa martxan jartzeko. 
Argi geneukan  dirua behar genuela hasteko, eta oinarri berritzaile eta teknologikoko enpresa berriak sortzeko zenbait laguntza publikoz gain, laguntza pribatua ere lortu genuen. Otsailetik bazkidetzat daukagu Eusko Jaurlaritzako Arrisku Kapitala, eta beraz esan genezake proiektuak baduela aitorpen instituzionala.

Azpimarratu nahi dut baita ere Bic Berrilan zentroak eman digun laguntza negozioa garatzeko prozesuan eta gure esparrurako lortu genitzakeen diru-laguntzen inguruan. Bic-en pertsona harrigarriak daude, proiektuak garatzeko eta martxan jartzeko motibazio handia dutenak.

 

Extravit, Extralife, Extrasport, Extracarnitinina, Extramemory,.. argi dago zuen produktuek zerbait “estra” ematen dutela! 

Bai. Pentsatu genuen gure produktuek adierazi behar dutela publiko mota bakoitzarentzat nutriente estra bat eskaintzen duten produktuak direla. Hala, formula bereziak garatu genituen edariak prestatzeko kirolarientzat, bitaminak behar dituzten pertsonentzat, antioxidatzailedunak, e.a.

Era berean, izen oso espezifikoak dituzten “estra” produktuak garatu ditugu marka irudia sortzeko helburuarekin. Azkena merkaturatu duguna oinarri naturaleko ISUTRAX edari indargarria izan da, Ginseng, Gibgko Biloba, Maca, Tribulus eta beste hainbat elementurekin eginikoa. Aldartea hobetzen, indartzen eta bizitasuna areagotzen laguntzen du. Sexu osasunaren eremura zuzendu dugu, indargarri gisa, eta erabateko arrakasta izaten ari da.

 

Zuen produktuen jarraitzaileak ere apartekoak dira, esaterako Ricardo Abad nafarra, urtebetean hiru egunetik behin Ironman lasterketa bat egiteko “Reto 100 IM” erronka egiten ari dena!
Guretzat harrotzekoa da Rikik hain iritzi ona izatea bai gure produktuez eta bai ematen dizkioten onurez. Batez ere Extrasport eta Regenerox erabiltzen ditu berak, Q10 koentzima eta beste osagai natural batzuk dituzten pilulak, eta errendimendua hobetzen eta oxidazio prozesuaren estresari aurre egiten laguntzen diote.

Riki pertsona normala da, baina aparteko gauzak egiten dituena. Lan gogor bat du, familia du… itxuraz pertsona “arrunta” da baina 2015ean zehar 100 Iron Man egiteko helburua jarri dio bere buruari. Ez da kirolari profesionala, baina ahalegin eta sakrifizio handiz, eliteko kirolariek ere lortzen ez dituzten helburuak gainditu ditu.

Izugarri gustatzen zaigu horrelako pertsonak “Whec jarraitzaileak” izatea!


“Neuroforza” edariaren irudia Munduko Memorizazio Txapelduna da.

Hala da, bai. Esan zigun Neuroforza edariarekin hobeto kontzentratzen dela, eta memorizazioa garatzen laguntzen diola. Urtearen hasieratik produktuaren irudia ordezkatzen du edonora doala ere. Halako konpromisoa hartu du gurekin, ezen hurrengo Memoria Azkarreko Munduko Txapelketa Donostian ospatuko baita datorren urrian.

Ramón Campayo, Riki Abad bezalaxe, aparteko gauzak egiten dituen pertsona bat da. 3 segundoan 80 digitu binario memorizatzea izan zen bere errekorretako bat. Ikaragarria.

 

Zuen produktuak farmazietan erosten dira, hori al da Whec enpresaren salmenta kanal bakarra?

Belar dendetan eta denda naturistetan ere eskuratu daitezke. Eta jakina, online ere bai. Gure bezero/bazkideengandik ahalik eta hurbilen egon nahi dugu eta aztertzen ari gara beste salmenta puntu batzuetan sartu ote gaitezkeen, probatu nahi duenak errazago aurki ditzan gure produktuak.

 

Sozietate-egoitza berria estreinatu duzue oraintsu Miramoneko Teknologi Parkeko Kuatro Eraikin berrian.

Duela aste batzuk sartu ginen Lehendakariak inauguratutako “Kuatro” eraikinean. Ekitaldian Lehendakariarekin batera izan ziren Berrikuntzako sailburua, ahaldun nagusia eta Donostiako alkatea, eta horrek erakusten du EAEko administrazioek ongi dakitela  zein garrantzitsua den balio erantsi handiko ekintzailetza bultzatzea. Argi dago erakundeen asmoa dela lanpostu berriak, egonkortasuna eta aberastasuna sor dezaketen proiektu berriei laguntzea, lagungarri izan daitezen krisi gogor honetatik irteten ari den gizartearentzat.

Orain Miramoneko Parkea ezagutzen ari naiz eta esan dezaket talentu ugari ikusten dudala inguruan, benetan berritzaileak diren ideia eta proiektuen zerbitzura.

 

 

Info +: whec.es

WHEC Lehendakari Urkullu Arantxa tapia