ES | EU


2017ko Ekaina 20


Proiektu apurtzaile bat da, non kontsumitzaileak ordainsari bat jaso dezakeen -eta jaso behar duen- produktu edo zerbitzu bati buruz duen iritzia emateagatik: “Kontsumitzailearen ahalegina sustatu eta saritzen dugu ordainsari txiki baten bidez -azaldu dute Javier Turradok, Josu Rodrigok eta Borja Lopezek-, uste dugulako bidezkoa eta ona dela hori egitea. Interesak zuzentzen ditu gure ekintza guztiak, baina interes hori ez da bakarrik ekonomikoa…”.

“We are testers” milaka kontsumitzaileko komunitate bat da, eta eurek probatzen dituzte produktuak, ideiak, negozioak, webak…   Konponbide arin bat, ongi asmatzeko edozein motatako negoziotan hartu beharreko erabakiekin: “Gure benetako erronka da komunitate hori handitzea, bertako kide izatearen sentimendua sustatuz, pertsonei ahotsa emanaz eragina izan dezaten marketan (handi zein txiki), beren gustuen berri emanaz (modu pribatuan), ekarpen baikorrak eginaz, beren motibazioak eta zaletasunak azalduz…”.

 

 

Zuen arrakastaren giltza da “win-win” sistema; kasu honetan kontsumitzaileak (edo tester-ak) eta enpresak dira bi alderdiak…

“We are testers” tresna digitalak aukera ematen dio edozein tamaina eta aurrekontuko antolakunderi bere negozioaren hainbat alderdi probatzeko (ideiak, produktuak, webak, establezimenduak…), eta informazioa lortzeko balizko kontsumitzaile eta bezeroengandik, denbora errealean eta kostu baxuan.

Kontsumitzaileen “insight” edo inpresioak ematen dizkiegu gure bezeroei, denbora eta kostua murriztuz. Hori lortzeko, bitartekariak kendu ditugu. Bestalde, konponbide bat ematen diegu enpresei galderak egiteko, eta euren esku jartzen dugu gure “Tester komunitatea”, erantzunak eman diezazkien.

Enpresak irabazten ateratzen dira, informazio kualifikatua eskuratzen baitute denbora errealean eta kostu baxuan; eta tester-ak ere bai, espazio bat aurkitzen dutelako ekarpenak egiteko eta beren ahalegina saritzen eta aitortzen delako.

 

Zein publikotara zuzentzen zarete bi kasuetan? …Badago tester-en artean biztanleria segmentu zehatzen bat? Nolako profila dute zuen zerbitzuak eskatzen dituzten enpresek?

Enpresen kasuan, beraizik pentsatuta dago eskaera berri bati ekin nahi diotenentzat. “Long Tail” delakora zuzentzen gara, aurrekontuagatik horrelako kontsultarik egin ezin duten milioika ETE, autonomo eta startupez osatutako multzo handi horretara, nahiz eta badakiten informazio baliotsua eta funtsezkoa dela, beren negozioa hobetzeko eta garatzeko. Era berean, oso baliagarri izan gaitezke antzeko zerbitzuak kontsumitzen dituzten enpresa “handientzat”, gai garelako erabaki taktikoak hartzen lagunduko dieten datuak eta informazioa oso azkar emateko.

Tester-ei dagokienez, bestalde, 16 urte baino gehiago dituen eta Espainian bizi den edozein pertsona erregistratu daiteke tester bezala. Saiatzen gara adin tarte eta eremu guztietako pertsonak atzematen, demografikoki ordezkagarritasuna izango duen Komunitate bat sortzeko. Egia da “millenials”ek protagonismo berezia dutela, baina harro gaude adin guztietako pertsonak dauzkagulako komunitatean.

 

Testak zintzo erantzun behar dira markek arrakasta izango badute. Neurririk aplikatzen duzue (establezimenduan egon ote den, produktu zehatz bat erabili ote duen edo web orri zehatz bat bisitatu duen…) erabiltzailearen iritzia egiazkoa dela ziurtatzeko ?

Guk bermatzen dugu iritzi, erantzun edo balorazio bakoitzaren atzean pertsona bat dagoela. Erantzunen eta ekarpenen “kalitatea” kontrolatzen dugu, eta aukera ematen diogu bezero bakoitzari iritzi horiek baliozkotzeko, eta baita ere saritzeko, hala egin behar duela uste badu. Horri esker, maila desberdinak ezar ditzakegu tester-en artean, duten parte-hartze eta konpromiso mailaren arabera. Establezimendu bat baloratu behar bada, badugu teknologia bat tester-a geo-kokatzeko eta ziurtatzeko toki horretan egon dela guk finkatutako denbora-tartean, eta abar.   Funtsean, ahalegintzen gara bermatzen informazioa fidagarria eta kalitatezkoa dela.

 

Zuen proiektua asmo handikoa da: ez da bakarrik analisirako tresna bat, baizik eta komunitate bat sortu nahi duzue erabiltzaileekin, aitortza eta sarien bitartez. Nola funtzionatzen du sistema horrek?

Bi puntu sistema garatu ditugu:

  • WATios: puntu sistema bat da, parte-hartzea eta ekarpenen kalitatea saritzen dituena. Tester maila desberdinak eta ranking bat egiten ditugu.
  • WATcoins: sariekin trukatu daitezkeen puntuak dira. Gaur egun hiru bide daude horretarako:
  • “Pay Pal” erabiliz, hau da, erabiltzaile bakoitzaren “PayPal” kontuan sartzen dugu tester-ak trukatu duen diru kopurua.
  • Opari txartel batekin trukatzea, eta kasu horretan ere aukera bat baino gehiago dago: Amazon, Fnac, e.a.
  • Emaitzak: zure “Watcoins” saldoa eman diezaiokezu Gurutze Gorriari eta kasu horretan, “We are testers” ekimenak ere kopuru berbera ematen dio.

 

Duela egun batzuk, “We are testers” ekimenak lehen postua lortu zuen BBVAk Europa Hegoaldeko ekintzaileentzat antolatzen duen txapelketa bateko lehen fasean. Zure ustez sektore publikoak behar adinako laguntza ematen die zuena bezalako proiektuei?

Datorren lekutik datorrela, publikoa edo pribatua izan, laguntza beti da interesgarria, eta zalantzarik gabe, lagungarri da proiektuak garatzeko orduan. Gure kasuan, ahalegin handia egin behar izan dugu Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jasotzeko -diru-laguntzak- eta eskertzen dugu. Dena den, ezin dugu oinarritu gure proiektuaren arrakasta laguntzak jasotzeko gaitasunean, bestela porrot egingo dugu. Abiaburu bezala, ideia on bat behar da, hobeto gauzatu behar dena: plan bat behar dugu, eta ongi jakin zein baliabide ditugun, eta non inbertituko ditugun. Oro har baliabide mugatuak izaten direnez, huts egiteko marjina txikia da oso, beraz, kontu handiz jokatu behar da, eta baliabideak zuhurtasunez kudeatu. Asmamena zorroztu behar da; gauzak probatu, eta funtzionatzen ez badute, azkar aldatu; malgutasunez jokatu behar da, erreakzionatzen jakin… Premia bertute bihurtu beharra dago, eta uneoro bizirauten jakin. Eta horrek guztiak hobetzen laguntzen dizu.

 

Inoiz aipatu duzue enpresek zuenak bezalako konponbide digitalak beharko dituztela etorkizunean. Nolakoa izango da We are testers enpresaren etorkizuna 5 urte barru?

Dagoeneko ikusten dugu: enpresentzako zenbait zerbitzu digitalizatu egin dira (CRMak, hosting zerbitzuak, banka eta aseguru zerbitzuak, e.a.) eta hori errealitate bat da jada. Gaur egun, enpresok Internetez kontratatu ditzakegu guretzat pentsatutako zerbitzuak. Duela gutxira arte, gutxi batzuk bakarrik eskuratu zitzaketen (handienek) zerbitzu horiek aurrekontu ezagatik, baina orain “demokratizatu” egin da zerbitzu horiek eskuratzeko modua. Adibidez, B2B negozioak dituzten autonomo eta ETEek agenda batean edo paper batean erregistratzen zuten beren jarduera; orain berriz, konponbide digital bat erabil dezakete horretarako, konponbide horien prezioa ordaintzeko modukoa delako. Enpresa batzuek pentsatu zuten merkatua ikertzea negozioei inkestak eginez, baina ideia baztertu beharrean aurkitu ziren merkatuko institutu tradizionalekin harremanetan jarri eta aurrekontua aztertzean. Guk aukera hori eman diegu enpresa horiei.

Uste dugu 5 urte barru “We are testers” globala eta nazioartekoa izango dela, mundu osoan presentzia izango duena, eta negozio edo egoera bakoitzerako ehunka konponbide eskainiko dituena.

Munduko komunitate global handiena imajinatzen dugu, prest dagoena enpresa eta markekin kolaboratzeko, produktu eta zerbitzu onenak elkarrekin eraikitzeko. Hala, kontsumitzean sentituko dugu gutako bakoitza prozesuaren parte ez eze, protagonista ere izan dela.

 

+info: www.wearetesters.com