ES | EU


2015ko Iraila 23


Gasteizko Udalean badakigu ekintzaileak funtsezkoak direla lurraldea garatzeko, eta ziurgabetasunari zein prestakuntza eta finantzaketa beharrari egin behar dietela aurre. Horregatik, ekintzailetza bultzatu nahi dugu hirian, berariazko planak eta ekintzak antolatuz. Zure ideietan sinesten dugu, zerbait berria, bakarra eta berritzailea sortzeko duzun ahalmenean.

Vitoria enplegu planaren bidez, Gasteizko Udalak zure proiektua abian jartzen lagunduko dizu, era integral eta pertsonalizatuan. Izan ere, ekintzaile guztiak ez dira egoera beretik abiatzen, eta enpresa guztiek ez dituzte beharrizan berak.

 

Parte hartzeko baldintzak

  • * Negozio proiektu bat edukitzea, edo proiektua garatzen lagun diezazuketen ideiak.
  • * Adinez nagusia izatea.
  • * Gasteizen erroldatuta egotea.

 

Izen-ematea

  • * Izena emateko epeak:
    • – Irailaren 7tik urriaren 2ra.
  • *Eskabidea jaso ondoren, Gasteizko Udaleko Enpresa Zerbitzua harremanetan jarriko da interesa duten pertsonesekin, elkarrizketarako hitzordua lotzeko.

 

Diagnostiko-elkarrizketa

  • * Urrats hau ezinbestekoa da prozesuaren gainerako urratsetara igarotzeko. Ekintzaileak “enpresarako” dituen beharrizanak eta gaitasunak zehaztea da helburua.
  • * Elkarrizketak egiteko datak:
    • -Irailaren 28tik urriaren 9ra.

 

Ekintzailetza arloetako prestakuntza

Diagnostikoaren bitartez, pertsona bakoitzari gehien komeni zaion prestakuntza ibilbidea zehaztuko da, eta horren barruan, modulu bat, batzuk edo Plana osatzen duten guztiak egin ahalko ditu.

  • * Planean eskaintzen den prestakuntza guztia doakoa da.
  • * Lehentasuna izango dute proiektua garatzeko fasean dauden pertsonek.
  • * Ikastaroak goizez (9:30etik 13:30era) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara) emango dira, eskaeraren arabera.
  • * Prestakuntza saioen egoitza: Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa (Eskola, 10).
  • * Guztira 140 ordu.

 

Moduluak (Modulu bakoitzak 20 ordu):

  1. 1. Negozio ereduak sortzea
  2. 2. Enpresa berrientzako marketina: nola lortu lehen bezeroak
  3. 3. Enpresa berriaren lege betebeharrak
  4. 4. Enpresa berrientzako finantza praktikoak: nola jakin zure ideia ekonomikoki bideragarria den
  5. 5. IKTak eta enpresen sorkuntza
  6. 6. Ekintzaile izateko trebetasun pertsonalak

 

Jardunaldiak (4 ordu): 

  1. 1. Emakumeentzako ekintzailetza
  2. 2. Ekintzailetza SECOT elkartearen esperientziatik
  3. 3. Ingurumena: lizentziak/baimenak eta ingurumena kontuan hartuz ekitea
  4. 4. Ekonomia soziala: lan-sozietateak eta kooperatiba txikiak
  5. 5. Finantziazio iturriak

 

Proiekturako tutoretza

Aholkularitza pertsonalizatuko 10 ordu gehienez, zure negozioaren bideragarritasun plana garatzeko.

 

Ekintzaile-entzako bekak

Hilean 500 euro, gehienez 5 hilabetez, negozioa martxan jartzen duzun bitartean.
2015eko deialdia

 

Proiektuen haztegia

Doako sarbidea kalitateko espazio batera, lankidetza giroan, non komunitate sentipena sortzen laguntzen duten jarduerak garatzen baitira, eta elkarlana sustatzen.

 

Enpresa edo negozioa dagoeneko sortu baduzu 

  • * Enpresa abian jartzeko laguntzak:
    Jarduera garatzeko behar diren inbertsioen % 40raino; gehienez 10.000 euro enpresa bakoitzeko.
    2015eko deialdia
  • * Ekin txekea:
    enpresa sortu berrientzako laguntza, Gasteizko udalerriko coworking espazio pribatuetan kokatzeko.
    Ekin txekerari buruzko informazio gehiago
  • * Enpresa sendotzeko programa:
    Lantegi laburrak dira (12 ordu), gehien bat praktikoak, enpresaren kudeaketa eta plangintzarekin lotutako erabakiak hartzea ahalbidetzen duten alderdi estrategikoei buruz.
    Informazio gehiago

 

Finantzaketa

  • * Lehen eta bigarren edizioaren finantzaketa laguntza: Lanbide
  • * Hirugarren edizioaren % 50eko finantzaketa laguntza: EGFren Euskadi 2007-2013ko Programa Eragilea.

 

Lotutako informazioa

 

+Info: http://www.vitoria-gasteiz.org eta Informazio-liburuxka