ES | EU


2017ko Abuztua 23


Ekintzaile gazte eta sortzailea bazara, teknologia berriekin probatzea atsegin baduzu eta ingurumenak kezkatzen bazaitu, etorri arteak eta diseinuak gizartea aldatzeko duten ahalmena ezagutzera Euskadiko eta Latinoamerikako beste gazte batzuekin.

Elkarrekin, gure kostak ingurumen-mehatxuetatik babesteko ideia sortzaileak taxutuko ditugu ingurune pribilegiatu batean: Euskal Kostako Geoparkea. Horretarako, 12 doako plaza ditugu 18 eta 23 urte bitarteko gazteentzat, eta gazte horiek Latinoamerikako artearen, diseinuaren eta teknologia berrien sektoreetako profesional berriekin elkartuko dira.


Irailaren 7tik 13ra:
Askizuko Udal Aterpean egindako 7 eguneko elkarbizitza, diseinuko eta arte digitaleko teknika berritzaileak erabiliko ditugu, 3 ekimen lankidetzan sortzeko. Ekimenok, kulturan eta sormenean oinarrituta, diagnostikatutako ingurumen-arazo hauei eskainiko dizkiete konponbide-proposamenak:

  1. Biodegradagarriak ez diren hondakinak, batez ere plastikoa, eta nola eragiten dioten komunitateetako eta ozeanoetako osasunari.
  2. Ekosistemak galtzea, bereziki biodibertsitaterako habitat naturalak.
  3. Ingurumena errespetatzen duten jatorrizko praktika eta ezagutzak alde batera uztea (tradizionalak eta modernoak).

 

Eman izena hemen: http://bit.ly/2sVW1c3

+info: www.ventanaalabiodiversidad.org