ES | EU


2016ko Urtarrila 29


Europar Startup Europe Week ekitaldian hartuko du parte Vitoria-Gasteizek. Otsailaren 2an, asteartea, Europa jauregian egingo da eta Arabako ekintzaileentzat erabiltzeko moduan dauden finantzaketa-kanalak aztertuko ditu.

Vitoria-Gasteiz izango da Startup Europe Week (SEW) ekitaldiaren egoitzetako bat. Europar Batzordearen eta Eskualdeen Komitearen ekimen bat da, otsailaren lehenengo astean egingo da 200 hiritan baino gehiagotan eta zenbait formatu izango ditu.

CEIAK, Arabako Eraberrikuntza-Industrialdeak, arabar hiriburukoa antolatuko du, eta Vitoria-Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntza izango du.

SEWen helburuak, tokiko ekintzailetzarako aukerak aztertu eta sustatzea da; horretarako, eskualdeari emango zaio garrantzia, bakoitzak dituen arauak, laguntzak eta ezaugarriak aztertuko dira. Horrela bada, Arabako ekintzaileek euren esku dituzten finantzaketa-kanalei buruzko ikuspegi bat emango du CEIAk.

Vitoria-Gasteizen egingo diren SEW jardunaldiak Europa jauregian izango dira otsailaren 2an, asteartea. Hiru mahai-ingururen bitartez, laguntza publikoak eta inbertitzaile pribatuen ekimenak aztertuko dira eta lau ekintzaileren esperientzia ezagutuko dugu. Ekintzaileen networkingi laguntzeko aukera ere izan daiteke, baita Vitoria-Gasteizen dagoen startup ekosistemaren inguruan beste ikuspuntu batzuk eskaintzeko aukera ere. Gainera, ekintzaileen, inbertitzaileen eta erakundeen arteko konexioa indartuko da.

Vitoria-Gasteizko SEW ekitaldira edonor joan daiteke eta doan da; dena dela, aldez aurretik izena eman behar da https://es.amiando.com/sew-vitoriagasteiz.html?page=1327598#EventTicketShopPanel gunean edo 945 298282 telefono-zenbakiaren bidez.

PROGRAMA

-18.00. SEW Vitoria-Gasteizi buruzko aurkezpena egingo du David Monterok, CEIAko zuzendariak.

-18.15. Finantzaketa publikoari buruzko mahai-ingurua

Teresa Ugalde. Vitoria-Gasteizko Udala
Javier Orive. Arabako Foru Aldundia
Imanol Cuétara. SPRI
Maitane Txabarri. CEIA.

-18.45. Finantzaketa pribatuari buruzko mahai-ingurua

Jaime de la Cal. Michelin Fundazioa
Guillermo Arregui. Emprendiza Funtsa / Campo Base Suspertzailea
Josetxu Silgo. Metxa Suspertzailea
Gotzon Azkarraga. Adigest (Corporate Venturing)

-19.15. Startupei buruzko mahai-ingurua
Iker Larrañaga. NERIS Global
Amaia Acha-Orbea. Meteo for Energy
Eneritz Zubizarreta. GLOBETESTING Norte
Aitzol Fernández. Evolo

-19.45. Eztabaida eta galderak

-20.00. Networking

Informazio gehiago:
ceia@ceia.es // 945 298282