ES | EU


2015ko Otsaila 20


Titulatu berrientzako bekak “Programaren topaketa jardunaldia, arrasateko udalak eta Saiolan enpresa eta berrikuntza zentruak antolatua”

2014ko bukaeran Arrasateko Udalak eta Saiolanek “Titulatu Berrientzako Bekak” programa antolatu zuten 12 titulatu aukeratuak izan zirelarik proiektu jakin bat bertako enpresa baten garatzeko helburuarekin. Guztira 12 titulatu berri izan dira proiektu bana garatzen, eta dagoeneko gehienak bi hilabeteko ibilbidea osatu dute.

 

Puntu honetara iritsita, eta programa aberasteko asmoz, atzo topaketa jardunaldi bat antolatu zen guztiekin, Arrasateko Garaia Berrikuntza Guneko, Saiolan Arrasateko Enpresa eta Berrikuntza egoitzan titulatu bakoitzaren esperientzia besteokin partekatu dezaten, titulatu bakoitzak garatzen ari den proiektua besteei azaltzeko helburuaz.

 

Programako arduradunoi funtsezkoa zaie titulatu berrien bizipen eta iritzien berri jasotzea, hurrengo edizioetara begira zertan eta zelan hobetu behar duten antzeman dezaten. Hala ere, beste jardunaldi bat aurreikusi dute Saiolanen, bi hilabete barru, programaren erantzunkizuna jakitzeko asmoz.

+info: www.saiolan.com