ES | EU


2017ko Abuztua 24


PWN BilbaoPWN Global’ erakundearen parte da, emakumeek beren karrera profesionalean aurrera egin dezaten eta enpresetan genero berdintasuna lor dadin lan egiten duen nazioarteko mugimendua: Konpetentzia berriak garatzeko gunea (bere mentoring eta borondatezko lanen eskaintzen bitartez) Zure lan arazoak konpartitzeko eta konponbideak bilatzeko gunea… Zure lan helburuak betetzen lagunduko dizun gunea!

 

Sarea gehienbat emakume ekintzaile, enpresari eta profesionalez eratuta dago, aktibitate eta sektore orotakoak, ETE eta konpainia multinazionaletan ari direnak. Haien betebeharra emakumeen eta beraien karreren aurrerapena modu iraunkorrean sustatzea da; haien helburua emakumeak Bilbon eta Euskadin ikusaraztea da, beren iaiotasuna lanean aurrera eramateko baliagarriak izan ditzaketen lanabesak eskainiz.

PWNk konektatzeko, ikasteko, elkarbanatzeko eta aurrera egiteko gune bat eskaintzen dizu. PWN Bilbao elkartera batuz gero:

  • Zure helmuga profesionaletara heltzeko lagun diezazuketen sektore anitzetako esperientziez beteriko nazioarteko sare batean sartzen zara.
  • Aholkulari zein aholkatu bilaka zaitezke mentoring programetan sartuz gero.
  • 18 herrialdetan aktibo dabilen PWN sare globalaren bitartez sartuko zara esperientzia honetara.
  • Zure pentsaerarekin bat datorren jendea ezagutuko duzu, Iparreko kide gogotsuak. Gainera, zure sare lokala zabalduko duzu networking bidezko ekimenetan.
  • PWNko txostengile gonbidatu eta adituek beren ekimenetan inspira zaitzaten lagunduko duzu; bai ekimenetan bertan, bai web bidezko seminarioetan.
  • Zure lan giroan dagoen genero bereizkeriari aurre egiteko aholkuak jasoko dituzu.
  • Zure ekimenetan, zure erakundeari berdintasuna ardatz nagusi izaten lagunduko dion ezagutza sakona jasoko duzu.

Informazio gehiagorako: www.pwn.bilbao.net