ES | EU


2017ko Martxoa 06


Tecnalia Ventures-ek “Pitch&Pintxo” jarduera antolatu du, eta jarduera horretan Leycolan enpresako kudeatzaile Juan Bautista Genuak bere esperientzia azalduko du. Juan Bautista Genua Iluminación Inteligente Luix startup-eko burua zen; enpresa konkurtso-prozesuan sartu zen eta, langileen ezinbesteko inplikazioari esker, arrakastaz gainditu zuen konkurtso hori, hortik sortu zelarik gaur egungo Leycolan startup-a.

 

Enpresa 2009an sortu zen, Iluminación Inteligente Luix izenarekin. Baina 2015ean, negozioaren garapena motel zihoanez, kapitalaren gehiengoa zuen bazkideak proiektua uztea erabaki zuen, eta startup-a hartzekodunen konkurtso batean murgildu zen. Une hartan, enpresako langileek, sinetsirik eskuartean zuten jarduerak bazuela negozio-potentziala, erabaki zuten proiektuari jarraipena ematea. Hala, beste dimentsio bat eman zioten enpresaren tamainari, eta beren jarduera berrorientatu zuten, hartzekodunen konkurtsoan sozietatearen aktiboak erosteko. Eta hortik sortu zen gaur egun Leycolan dena.

Hitz gutxitan esateko, ekintzaile talde konprometitu eta kohesionatu baten lan bikaina izan zen.

 

LEYCOLAN-i buruz

Leycolan  ingeniaritza bat da, konponbide berritzaileak eskaintzen dituena argiztapenaren kudeaketarako, eta, bide horretatik, erakundeek eta enpresek arlo ekonomikoan, operatiboan eta ingurumen arloan izan ditzaketen premiei erantzuteko. Bere helburua da konponbide bat bilatzea argiztapena erabiltzean xahutzen den energiarentzat.

 

Juan Bautistari buruz

Berrikuntza eta energia-eraginkortasuna dira Juan Bautista Genuaren inspirazio eta bultzagarri. Ekonomia Zientzietako ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean, eta 15 urtetik gorako esperientzia du nazioarteko merkataritzan. 7 urtetik gora eman du lanean eraikuntzaren sektoreko enpresa batean, garapen eta dibertsifikazio arloko arduradun bezala.

 

GOGOAN IZAN

Martxoak 17an Mikeletegi Pasealekuan (83. Zk.), Donostian, eguerdiko 13:00etatik 14:30era. 

Izena emateko bete ezazu formulario hau.

Pitch&Pintxo jarduera honen kolaboratzaile dira BIC Gipuzkoa, Bizkaiko Foru Aldundia eta Izarra Fundazioa.