ES | EU


2015ko Urria 28


Oinarri Berme Sozietateak  “express” finantzaketa-ildo berri bi plazaratu ditu oraintsu. ETEei, ekintzaileei eta autonomoei zuzenduta daude eta baldintza oso abantailatsuak eskaintzen dizkiete (Euribor +%1etik hasita).

 

Oinarri SGR sozietateak bere jarduera komertziala azkartu du urtearen amaieran, “express” finantzaketa-ildo berri bi plazaratuz. Bi ildoen ezaugarri nagusia da berehala ematen dutela finantzaketa eta baldintza abantailatsuak eskaintzen dituztela (Euribor +%1etik hasita).

 

Lehen ildoak 40.000 eurorainoko finantzaketa berria ematen du, eta bigarrenaren muga berriz 200.000 eurotan ezarri da. “Express” deitzen zaie, Oinarriko arduradunek konpromisoa hartu dutelako azterketa- eta erantzun-epeak nabarmen laburtzeko: 48 ordukoak lehen kasuan eta 5 egun baliodunekoak bigarrenean.

 

Bi ildoak ETEei nahiz autonomoei zuzenduta daude eta ildo horien bidez posible da inbertsio berriak finantzatzea (erreformak, instalakuntzak, makinak…), likidezia lortzea negozioa hazarazteko edo maniobra funtsa hobetzeko, edo balantzea berrantolatzea, enpresa proiektuari egonkortasuna emateko epe ertain eta luzera.

 

Bi produktu berri hauek kaleratu dira Oinarri SGRk mugarri bi lortu dituen une berean. Batetik, elkarrekiko berme sozietateak 3.500 bazkideko muga gainditu du berriki. Zehazki, 3.515 bazkide izan ditu hirugarren hiruhilekoaren amaieran, ekitaldiaren hasieran baino ia 120 gehiago. Sozietate horiek 92.500 lagun inguru enplegatzen dituzte, eta horietatik %90ek Euskadin.

 

Bestetik, duela 19 urte sortu zenetik Oinarrik 900 milioitik gora euro (zehazki, 902 milioi irailaren amaieran) eman ditu formalizatutako abaletan. Zenbateko horrek baieztatzen du sektoreko Estatuko bosgarren sozietatea dela onartutako arriskuari dagokionez.

 

Oinarri SGR Enpresa Txiki eta Ertainen eta Ekonomia Sozialeko enpresen (Kooperatibak, Sozietate Anonimo Mugatuak, Autonomoak, e.a.) finantzaketan espezializatutako Elkarrekiko Berme Elkartea da.

 

Konpainiak ia 3.500 enpresako oinarri soziala du, eta Estatuko bosgarren Elkarrekiko Berme Elkartea da abal bolumenari dagokionean (2014an 61,2 milioi euroko operazio berriak formalizatu ditu). Gaur egun, 2015eko lehen seihilekoan alegia, sektoreko bosgarren EBE postua mantentzen du eman duen abal bolumenaren adierazlean.

 

Informazio gehiago hemen: www.oinarri.es