ES | EU


2017ko Maiatza 25


Dynakin kasua, ekainaren 2an, BEAZen egingo den hurrengo Pitch&Pintxo ekitaldian: nazioartekotzeko urratsa eman duen unibertsitateko spin-off bat, emakumezko bi ekintzailek lideratua. Nerea Lealek –sortzaileetako bat- bertatik bertara kontatuko dizkigu esperientzia ekintzaile horren bizipenak, zeinak hamar urtetik gora baitaramatza merkatuan.

Biofarmazeutika sektoreko ekimen bat da, Euskal Herriko Unibertsitatean ernaldua eta 2004an sortua. Enpresaren garapeneko mugarri guztiak aise gainditu ondoren, nazioartekotze prozesu betean dago gaur egun.

Tecnalia Ventures-ek antolatutako Pitch&Pintxo ekitaldiak topaketa informal eta parte-hartzaileak dira, zeintzuetan profil ekintzailea duten pertsonek beren esperientziak partekatzen baitituzte bertaratutako guztiekin. Datorren ekainaren 2an, BEAZen, aukera izango duzu esperientzia oso interesgarri bat ezagutzeko: euren sektorea zaila da berez, ez zuten inolako esperientziarik enpresa munduan eta urte asko behar izan dituzte ziurtagiriak lortzeko, baina ekimen honen bi sortzaileek (Nerea Leal eta Mónica Rodríguez) egia bihurtu dute Dynakin proiektua; gaur egun erreferente bat da nazioarteko biofarmazeutika sektorean, zehazki, entitate terapeutiko orijinal eta generiko berrien garapenerako optimizazio estrategikoan eta dosifikazio adimenduneko dispositiboak diseinatuz pertsonalizatutako medikuntzan.

Beren ibilbidean zehar hainbat sari jaso dituzte, hala nola:

 

Nerea Leali buruz
Senior bazkidea da Dynakin enpresaren barruko Modelado y Consultoría de Drogas (MCD) taldean, eta konpainiako sortzaileetako bat da. Dynakin SL enpresako Operazio eta Ikerketa saileko presidenteordea da, eta Europako ikerketa farmazeutikoen kontratuetako kontuen kudeatzailea. Leal doktorearen ardura da, bestalde, arrakastaz bete daitezela kontratupeko ikerketa-jarduera guztiak, eta bera da I+G-ko jarduera guztien motorra.


GOGOAN IZAN:

Ekainaren 2an, eguerdiko 13:00etatik 14:30era.
Beaz Bizkaia, Sabino Arana Etorbidea, 8. Bilbo

IKUSI EKITALDIA

IZEN-EMATE INPRIMAKIA