ES | EU


2017ko Abuztua 30


BBK Fundazioak gizartearentzako balorea sortzen duten enpresen alde apustu egiten du. Horretarako inbertitzen, finantziatzen edo parte hartzen du proiektuak egia bihur bitez.

Mundualdaturen ekimena gizartearekin arduratsua den inbertsio-programa bat da eta enpresa berritzaile edota hastapenean oinarri teknologikoa dutenetan inbertitzen du. BBKk ontzat emandako proiektuen beharrizanen araberako euskarria eskaintzen du:

 

Hasten ari diren proiektuak:

BBKk adituez osaturiko talde bat ekintzaileen zerbitzura jartzearen alde egiten du, negozio iraunkorra lortzeko aholkatuz eta lagunduz.

 

Loturak bestelako agenteekin:

Bestalde, finantziatuak diren proiektuen eta arrakastarako gakoa izan daitezkeen agenteen arteko lotura egiten du BBKk, bien arteko komunikazioa erraztuz. Era berean, parte hartuko duten enpresa eta proiektuen artean izan litezkeen batasunak antzematen arituko da. Kasuotan, enpresa eta proiektuok entitateak iradokitako elkarlana onartu ahal izango dute.

Programaren web-aren bidez, mundualdatu.org pertsona interesatuakerregistra daitezke eta bere proiektua aurkez dezakete. Urbegi Fundazioak erreminta berri bat sortu du bizkaia.network aurkezten diren proiektu ekintzaile guztiei laguntza eta segimendua emateko.

 

Diru-euskarria:

BBKren barne-irizpideen arabera sailkatuak diren eta beren garapenerako diru-euskarria behar duten proiektu/enpresek, laguntza lortzeko honako bideak har ditzakete:

  • Banku-finantzaketa eskuratzeko laguntza: ekintzailea zainduz, banku-finantzaketa eta kapital-inbertsioa eskuratzeko laguntza (enpresaren sozietatearen kapitalean gutxiengo partehartzeak hartuz, betiere %30a baino gutxiago izanik, gehiengoz 300.000 euroko ordainketa).
  • Inbertsioa zure 1º itzulian: ‘Seed’ fasean dauden proiektuak, merkaturatu berriak, benetako fakturazioa eta denbora osoan proiektuan ari diren sustatzaileen taldea izango dituztenak.
  • Inbertsioa zure 2º itzulian: Hazkunde fasean dauden proiektuak, bazkide estrategikoren batekin epe garrantzitsu bat finantziatzearen bila dabiltzanak.
  • Inbertsioa zure neurrira: iraupenaren epeak proiektuaren beharrizanen arabera moldatzen dira, itzulketa ekonomiko hutsa baizik, soziala bilatuz. “Zure proiektuaren arrakasta geurea ere bada”.

 

Hautatutako ekimen bakoitzarentzako laguntza haren neurrira egingo da, proiektu bakoitzaren berebiziko beharrizanei erantzuteko asmoz, eta banan-banan komunikatuko dira. Era berean, BBKk aurkezten dituen elkarlanerako ereduak bateragarriak dira; ondorioz, hauen arteko konbinaketaz gara liteke proiektua.

 

BBK proiektu bila dabil 2017ko irailaren 30a arte

  • Sektore zehatz batzuetan berritzaileak direnak
  • Etekin ekonomikoa eta nazioartera zabaltzeko aukera eskaintzen dutenak
  • Eragin soziala dutenak eta lanbideak sortzen dituztenak
  • Talde tekniko eta kudeatzailetza propioa dituztenak
  • Iraunkorrak eta dirua egin dezaketenak

 

Onuradun proiektuak enpresa-proiektu berriak edota bi urte inguru dituzten enpresak. Balore ekonomikoa eta soziala modu iraunkorrean sortzen duten enpresa originaletan inbertitzen dugu, ahal izanez gero honako sektoreetan:

  • Finantza, fintech eta insuretch-zerbitzuen digitalizazioa
  • 50 urtetik gorako pertsonei dagokien ekonomia eta mendekotasunari aurre egiteko konponbideak
  • Azken miliaren logistika eta banaketa
  • Bihurketa digitala eta ohiko negozio-ereduen berrikuntza

 

Finantzaketa kapitalean ‘kide estrategiko’ gisa parte hartuz izango da betiere, inoiz ez galdutako fondoentzako diru-laguntzen bidez.

Informazio gehiagorako: http://www.mundualdatu.org/eu.html