ES | EU


2015ko Azaroa 26


Esan gabe doa Sareen Sarea dela informazio, prestakuntza, network eta benchmarking tresna onena eta baita ere komunikaziorako, sustapenerako eta produktu nahiz zerbitzuak merkaturatzeko eszenatoki onena ekintzaileentzat. Horregatik, ez da harritzekoa IKTak izatea pertsona horiek beren kezka eta proiektu profesionalak martxan jartzeko duten esparru gustukoenetako bat, hala dio behintzat MyObserver eta Antolakuntza Industrialeko Eskolak (EOI) egin duten ”Estudio del Emprendedor en Internet” txostenak.

Txosteneko emaitzetan ikusten denez, ideia on bat izatearen motibazioaz harago, enplegua sortzea eta auto-enplegua dira ekintzaile gehienek (%41,19) ekintzaile izateko izan duten arrazoia. Txostenaren arabera, hauek dira “ekintzaile onaren errezetan egon behar diren osagaiak”: %56,47ko ekimena eta lidergoa, %16,31ko sormena, %14,64ko esperientzia eta %23,56ko porrot egiteko beldurra.

 

Alderdi ekonomikoan, enpresa ideia berrien %32,91k finantzaketa pribatua bilatzen du eta %12,19ak, berriz, baliabide propioak edo “familiaren babesa”. Hala, kopuru horiek eta dagozkien interesak itzultzea “buruhaustea” dira ekintzaileen %50arentzat. Gehienek asko baloratzen dute proiektua berritzailea izatea eta batzuetan ahaztu egiten zaie zeinen garrantzitsua den eraginkortasunez erantzutea merkatuko benetako premiei, faktore bereizlea identifikatu eta balioan jartzea, eta Kalitatearen kudeaketari dagokion garrantzia ematea.

 

Ehun ekintzailetik berrogeik unibertsitate mailako ikasketak dituzte, eta hogeita seik gradu-ondoko batekin osatu dute beren prestakuntza. Horri dagokionez,  txostenak beste pare bat datu garrantzitsu ematen ditu, hots, beren burua gehiago jantzi nahi dutenetatik %60,5ak Internetera jotzen duela eta bakarrik %26,63a joaten dela kongresuetara nahiz hitzaldietara. Azken multzo horretakoa bazara, gonbidatzen zaitugu gure deialdi-agenda jarrai dezazun  helbide honetan: http://www.spri.eus/ekitaldiaren-zerrenda?type=2

 

Geografikoki AEBak dira teknologia arloko erreferentzia nagusia. Txile, Kolonbia eta Mexikoko merkatuak dira une honetan kanpora proiektatzeko bidea esportazioa eta nazioartekotzea   dela uste duten negozioen jomuga, eta SPRI Garapenerako Euskal Agentziak laguntza-tresna espezifikoak ditu herrialde horietarako.