ES | EU


2017ko Martxoa 11


Goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteak: Programa honen xedea unibertsitateko tituludun gazteak nazioartekotzean trebatzea da. Era horretan, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasun osoz aurre egiteko profesional-taldea izango dute etorkizunean euskal enpresek eta bestelako erakundeek.


Ekaera epea: Ebazpen hau 2017ko martxoaren 15ean amaituko da, 12:00etan.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

BEINT 2017 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.

Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.

info+: http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/diru_laguntza/2017/beint-2017/

BEint 2017