ES | EU


2015ko Azaroa 14


LEINN graduan ezagutu zuten elkar, Silicon Valley-ra egin zuten ikaskuntza bidaian. Tarteka, hainbat proiektu garatu dituzte elkarrekin, eta azkenean, 2015eko irailean, “Make it Visual” eratu zuten, Visual Thinking metodologia erabiltzen duen ikusizko komunikazio agentzia. Hala, Juan Zubiaurre, Miren Aare Castilla, Miren Fernández eta Ander Iturriagagoitiak pertsonen arteko komunikazio eraginkorraren aldeko apustua egin dute, ulerkorragoa eta parte-hartzaileagoa izan dadin, eta beren aholkularitza, diseinu eta prestakuntza zerbitzuak eskaintzen dizkiete enpresa, erakunde nahiz instituzioei.

 

Make it Visual izenak -Egizu bisuala- primeran laburbiltzen du zuen misioa…

Gure izenak argi azaltzen du ikusizko agentzia bezala garatzen dugun jarduera. Make it Visual sortu genuen pertsonen arteko komunikazio eraginkorra eskaintzeko eta komunikazio hori ulerkorrago eta parte-hartzaileago egiteko, eta Visual Thinking metodologia erabiltzen dugu horretarako. Esan genezake, hain zuzen, metodologia horrek bereizten gaituela gainerakoengandik; gure negozio ildo guztietan aplikatzen dugun tresna transbertsala da.

Ikusizko elementuek argitasuna ematen dute, lagungarri dira esaten dena azkarrago ulertzeko. Gainera, aski frogatuta dago lagungarri direla prozesu abstraktuak ulertzen laguntzeko eta nabarmen azkartzen dutela ikaskuntza prozesua.

Horregatik, Make it Visual agentziak aholkularitza, diseinu, ekitaldi eta prestakuntza arloko zerbitzuak ematen ditu, enpresei emaitzak hobetzen lagunduko dizkieten tresnak eta prozesuak eskainiz.

 

Ez dago zalantzarik, irudi batek mila hitzek baino gehiago balio du… Erakuts iezaguzue hainbat adibide praktikorekin zein abantaila ematen dituen metodologia hori aplikatzeak.

 

Graphic recording: http://www.makeitvisual.es/project/host/

Basque Culinary Center-ek antolatutako Host jardunaldiaren  bilduma eta ikusizko kristalizazioa. Ondoren dena digitalizatu genuen aurkezteko eta online hedatzeko.

 

Ikusizko dokumentuak: http://www.makeitvisual.es/project/ecopoint/

Produktuaren aurkezpena egokitu genuen errazago uler zedin, ikusizko elementuak erabiliz.

 

Ikusizko bideoak: https://www.youtube.com/watch?v=1R_6gPCDbVA

Bideo korporatibo bat egin genuen Make it Visual agentziaren jarduera azaltzeko, ikusizko elementuen animazioan oinarrituta.

 

Prestakuntza: http://www.makeitvisual.es/project/visual-thinking/

Neurrira diseinatutako 13 prestakuntza-ikastaro eskaini ditugu, non parte-hartzaileek ikusizko gaitasunak hobetu baitituzte modu eraginkorragoan komunikatzeko.

 

Ekitaldiak: http://www.makeitvisual.es/project/berdeago/

Ingurumen arloko sostengarritasunaren Berdeago euskal azoka diseinatu, kudeatu eta exekutatu genuen, zeinaren helburua baita hiritarrak sostengarritasunaren inguruan kontzientziatzea.

 

Lau profesionalek osatzen duzue lantaldea: “Juan bat, bi Miren eta Ander bat”…

Make it Visual agentziak hiru urte eta erdi daramatza merkatuan. LEINN (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) graduaren barruan sortu zen, Silicon Valley-ra egin genuen ikaskuntza bidaian, eta proiektu puntualak garatu ditugu, Visual Thinking metodologiari buruzko prestakuntza jaso bitartean. Berdeago azoka ere marko berean sortu zen, eta dagoeneko 3 ekitaldi egin ditu. Orain, Make it Visual agentziaren negozio-ildoetako bat da.

Proiektu honek 2015eko irailean hartu zuen indarra; egungo lankideok bat egin genuen eta komunikazio bisualeko agentzia bat sortu genuen, Visual Thinking metodologia erabiltzen duena.

 

Batasunetik sortzen da indarra. Eta zuen lankidetzak, gainera, zerbitzu hobeak sorrarazten ditu bezeroentzat…

Hauek dira Make it Visual agentziaren negozio-ildoak: Visual Thinking, diseinua, aholkularitza, ekitaldiak eta prestakuntza. Eta Visual Thinking metodologia aplikatzen dugu horiek guztiak garatzean.

Barneko eta kanpoko komunikazioa hobetu nahi duten eragile guztiak dira gure jomuga publikoa, eta baita ere  lengoaia bisuala erabiliz komunikatzeko gaitasuna hobetu nahi duten pertsona guztiak.

Eragile horien artean bereziki aipatzekoak dira alderdi hauek jorratu nahi dituzten enpresa pribatuak eta erakunde publikoak edo kolektiboak:

-Barne bileren eraginkortasuna eta pertsonen parte-hartzea hobetu (estrategiak diseinatzea, gatazkak konpontzea, erabakiak hartzea…)

-Antolakuntza mailako komunikazioa hobetu, mezu argi eta zehatzak bidaliz.

-Bezeroarekiko komunikazioa hobetu errazago oroitu dezan marka.

 

Prestakuntza zerbitzuak ere eskaintzen dituzue gaitasun bisualak hobetzeko eta komunikazio eraginkorragoa lortzeko…

Eragile bakoitzaren premien arabera diseinatzen ditugu eskaintzen ditugun ikastaroak, kasu errealekin lan egiten dugu eta barne proiektuak bultzatzen ditugu. Eta prestakuntza ikastaro horietan ere Visual Thinking metodologia erabiltzen dugu. Horrela, beren komunikazio gaitasunak tresna bisualen bitartez hobetzen laguntzen diegu eragileei.

Metodologia honi buruzko prestakuntza jaso nahi duten eragileek 8 orduko oinarrizko tailer bat egin behar dute lehenik, non Visual Thinking metodologiaren funtsak bereganatuko baitituzte. Funts horiek ezagutu ondoren, eskaintzen ditugun beste ikastaroetan parte hartu ahal izango dute gaitasun hauek barneratzeko:

  • *Beste pertsona batzuekin elkarreragiteko gaitasuna hobetzea.
  • *Proiektuak eta prozesuak errazago zuzentzeko gaitasunak hobetzea.
  • *Informazioa laburbiltzen ikastea.
  • *Ideiak eraginkortasunez konektatzeko eta ondorioak behar bezala azaltzeko gaitasunak barneratzea.

 

Eta prestakuntzaren arloan nolako proiektuak garatu nahi dituzue etorkizunean, zein profiletako bezeroak izan nahiko zenituzkete?

Ez dugu esan, baina hezitzaileentzako prestakuntza ere eskaintzen dugu.

Proiektu horretan, Visual Thinking metodologia erabili nahi dugu hezkuntzan eta hezitzaileekin. Geure hezkuntza prozesuak garatzean jabetu gara elementu horrek ikaskuntza prozesua azkartzen duela, ikaslearen bertsiorik onena azaleratzen duela, alegia, memoria, ulermena eta batez ere parte-hartzea hobetuz.

Horregatik, proiektu berri hori bultzatu nahi dugu, harremanetan jarriz irakaskuntzako gradua eskaintzen duten unibertsitateekin eta ikasleen sormena hobetze aldera ikasgaiak edo eskolak berriro diseinatzeko prest dauden eskolekin.

 

Jaso duzue laguntzarik agentzia martxan jartzeko eta sendotzeko?

Martxan jartzeko laguntza handiena Ermuko Izarra Centre enpresa haztegiak eman digu, eta gaur egun bertan gaude kokatuta. Azpiegitura aldetik eman diguten laguntzari esker, bikaintasun handiagoa eman diezaiokegu gure jarduerari.

Gainera, hainbat eragile publiko zein pribatuk hasieratik izan dute fedea gugan eta lagundu egin digute agentzia sendotzen eta merkatuan ikusgarritasuna lortzen: Durangoko Udealetxea, Bizkaiko Foru Aldundia, Diputación Foral de Bizkaia, algunas empresas de la Corporación Mondragón,..

 

Info+: http://www.makeitvisual.es