ES | EU


2015ko Apirila 18


Ekintzailetzaren ikuspuntutik, honela definitu daiteke proiektu bat: garapen profesional edo enpresarialeko estrategia bat da, aukera ematen duena helburu bat edo gehiago lortzeko ekintzak martxan jarriz, elkarreraginean jardunez eta baliabideak erabiliz.


Proiektu oro, edonolakoa izanik ere,Helburu zehatzak dituen jarduera bat da.

  • Zenbait premia asetzeko gauzatzen da.
  • Arazo batentzako konponbideak proposatzen ditu.
  • Administratiboki antolatutako hainbat ekintzaz osatuta dago.
  • Lehendik existitzen ziren egoerak aldatu, egokitu edo hobetu nahi ditu.
  • Baliabideak -ekonomikoak, teknologikoak, materialak, humanoak- erabiltzen edo kontsumitzen ditu gauzatze fasean.

 

Deskribatu duzu jada zure negozio proiektuaren ideia nagusia? Seguru asko, zenbait zalantza sortuko zaizkizu ideiak ordenatzen hasten zarenean eta ideia horiek proiektu formarekin aurkezten dituzunean. Egin baduzu edo egin ez baduzu ere, behar bezala ENFOKATZEN eta aurkezten lagunduko dizun metodologia sinple bat erabiltzea proposatzen dizugu.

120528enfoqueproyectoEUZ

 

ZENBAIT AHOLKU:

Ez ahaztu ongi identifikatu behar dituzula proiektuaren jatorrian dauden premiak eta konpondu beharreko arazoak.

 

-Proiektua hainbat lagunek osatzen badute, komeni da horietako batek denen idazkera koordinatzea eta gainerakoen lana, konpromisoak, erantzukizunak eta epeak definitzea.

 

-Planteatuko diren jarduera guztiek iraupen mugatua izan behar dute; argi eta garbi zehaztu behar dira aurreikusitako jarduerak eta bakoitzaren epe eta datak.

 

-Proiektuak ezinbestean eskatuko du giza baliabideak, baliabide teknikoak, ekonomikoak eta materialak konbinatzea, beraz ez xahutu.

 

-Proiektuaren xedea planteatutako helburuekin bat datozen emaitzak lortzea da.

 

Lortu baduzu zure proiektuaren aurkezpena metodologikoki enfokatzea, UP Euskadi-ren web orri honetan laguntza eduki interesgarriak aurkituko dituzu zure ideiak Negozio Plan bihurtu daitezen.