ES | EU


2015ko Urria 14


European Ecommerce Conference 2015, erreferentziazko ekitaldia merkataritza elektronikoaren eta negozio digitalen arloan, berriro dator Bilbora bere bederatzigarren edizioa ospatzera azaroaren 18an eta 19an, “Reshaping the future of the digital economy” izenburupean. 

Ekonomia Digitaleko Espainiako Elkarteak (Adigital) antolatzen duen topaketa honek berriro aurkeztuko ditu negozio digitalaren arloko munduko proposamen berritzaileenak. Aurreko zortzi edizioetan nazioarteko hizlari ezagunek eta esparru digitaleko puntako konpainiek parte hartu dute EECen, eta aldi berean, hedapen plataforma bikaina izan da Interneteko proiektu arrakastatsuenetako batzuentzat.

 

Era berean, EEC ezinbesteko topagune bihurtu da Interneteko ekintzaile eta profesionalentzat, zeintzuek aukera izango baitute mundu osoko enpresen esperientziak lehen eskutik ezagutzeko, eta baita ere merkataritza aukerak aurkitzeko eta etorkizun hurbilean ekonomia digitalean garrantzitsuak izango diren giltzarriak deskubritzeko.

 

Launch Startup Competition by Cofidis 

EEC15 ekitaldiak esparru digitaleko liderrak elkartuko ditu Bilbon networking eta berrikuntza foro batean, non teknologiak eta negozioek bat egingo baitute inspirazioz eta ideia trukez betetako giroan. Ekitaldi horren barruan ‘EEC Launch‘ startup-lehiaketa antolatuko da.

 

Hautaketa prozesuan 10 finalista aukeratuko dituzte, irizpide hauen arabera:

– Finalista izango dira urriaren 27tik azaroaren 3ra Twitter sare sozialean gehien aipatzen den traola duten 2 proiektuak.

– Gainerako 8 finalistak SociosInversores profesionalen sareak aukeratuko ditu

Denek jasoko dituzte EEC15 ekitaldirako bi sarrera eta 150 euroko dieta bat (enpresako) Bilbora etor daitezen.

Azken proba, 3 minutuko “pitch” lehiaketa bat da eta azaroaren 18ran egingo da. Aurtengo edizioko irabazleak EEC15 egitarauaren barruan aurkeztu ahal izango du bere “pitch” hitzaldia, nazioarteko zuzendari nagusi eta fundatzaileekin batera. Gainera, Cofidis enpresak emandako 2.500 euroko diru-saria eta SociosInversores enpresak eskaintzen duen aholkularitza-pack-a jasoko ditu.

 

EEC Launch Startup Competition lehiaketa Cofidis-en laguntzaz antolatzen da, Cofidis-ek helburutzat baitu beren proiektua egia bihurtu nahi duten ekintzaileei laguntzea. Lehiaketari buruzko informazioa eta haren oinarriak helbide honetan daude:
www.eec-conference.com/eec-launch

 

Ekimenean parte hartzeko, ezinbestekoa da esteka honetan izena ematea urriaren 26a baino lehen:
www.sociosinversores.com/eec