ES | EU


2015ko Urria 01


Ideable Solutions euskal enpresa bat da, software garapenean espezializatua dagoena eta konponbide pertsonalizatuak eskaintzen dituena aholkularitza teknologikorako, aplikazio mugikorretarako, web diseinurako, onlineko komunikaziorako eta Internet bidezko publizitaterako. Pertsona nagusien zaintzarako Kwido plataformaren garatzailea da eta azken urteotan sektore sozio-sanitarioan espezializatu da, konpromisoa hartuz esparru horretako berrikuntza teknologikoarekin.

 

Ideable enpresan zorioneko dira: pertsona nagusiak eta mendeko pertsonak zaintzeko Kwido izeneko “dispositibo anitzeko tele-laguntza” plataformak FICHe programa europarra irabazi du. Horrenbestez, kontinenteko eHealth sektoreko 20 startup garrantzitsuenen artean kokatu da Ideable.

 

FICHe (Future Internet Challenge eHealth) programa europarraren helburua da eHealth sektorerako aplikazio berritzaileak garatzen dituzten Europako ETE eta startup-ak azeleratzea, horretarako FIWARE teknologia erabiliz.

 

FICHe erronkan parte hartu duten Europako 300dik gora eHealth enpresaren artean, Kanpoko Berrikuspen Batzorde Independenteak (EIRC) 80 enpresa aukeratu zituen lehen fasean sartzeko; gero, horien artean, 40 proposamen lehiakorrenak aukeratu zituen bigarren faserako, eta, azkenik, Amsterdamen Europa mailako epaimahai baten aurrean pitch bat egin ondoren, Europako 20 startup onenen artean sailkatu da.

“Horrela, argi geratu da Kwido dela Europa osoko proposamen itxaropentsu eta berritzaileenetako bat. Sarituak izan dira gure bikaintasun teknikoa, eskaintzen dugun eHealth konponbidea, eta Ideable osatzen dugun lantaldea, eta aitortuak berriz egin ditugun ahaleginak eta Kwido-k Espainian eta Europan egina duen ibilbidea eta iritsi dituen mugarriak”.

 

Finlandiako Oulu-ko Unibertsitateak lideratzen du FICHe. eOsasunaren arloan mundu mailako erreferentzia bihurtua dagoen unibertsitate horrek Holanda, Finlandia eta Espainiako erakundez osatutako partzuergo bat koordinatzen du, zeinetan dauden, besteak beste, Murtziako Osasun Zerbitzua, FFIS eta TICBioMed.

“Saritutako ETE guztiok jaso dugu, sariaz gain, finantzaketa (217.000 €-ko funtsak hautatutako enpresa bakoitzarentzat), negoziorako aholkularitza eta aholkularitza teknologikoa, eta FIWARE plataforma europarrak ematen duen babesa”.

 

FIWARE plataforman API (Application Programming Interfaces) multzo sinple baina indartsu bat biltzen da. API horiek aplikazio adimendunak garatzea errazten dute hainbat sektore bertikaletan. Gainera, API horien zehaztapenak publikoak eta royalty gabekoak dira.

“FiWARE plataforma Kwido-n sartzen ari gara plataforma eskalagarri eta zabalgarriago bat garatzeko. Osasunaren monitorizazio-datu guztiak aztertu nahi ditugu Big Datako teknikak eta arkitektura erabiliz, eta hori guztia gure plataforman integratu sentsore berriekin eta eskura diren wearable gailuekin (IOT). Gure azken helburua da gure aplikazio mugikorrak protagonismo handiagoa hartzea pertsona nagusiak eta menpekoak zaintzeko gure plataformaren barruan, eta tele-laguntza erabilgarritasunak sendotzea”.

 

Bestalde, 20 enpresa garaileek aukera izango dute beren aplikazioak Europako 3 herrialdetan instalatutako ingurune errealetan (Living Labs) probatzeko: Finlandian, Holandan eta Espainian.

“Oso pozik gaude. Bidea zaila izan da, baina orain ziur esan dezakegu Kwido produktu garailea dela Europan”. 

 

www.ideable.net