ES | EU


2017ko Uztaila 07


Konekta Summit lankidetza-formatu bat da, ekimen pribatuaren bidez sortu dena eta Euskadiko berrikuntza- eta ekintzailetza-ekosistemako zenbait erakunde garrantzitsuz osaturik dagoena: Crecer+ (Orkestraren Business Angels sarea), BerriUp (enpresa proiektu berrien azeleragailua), Tecnalia Ventures, Elkargi, Action Culinary (Basque Culinary Center), EPSV Geroa eta Adegi.

Bere helburua da hondar aletxo bat jartzea dinamismo eta konexio handiagoa lortzeko Gipuzkoako eragile pribatu eta publikoen artean, funtsezkoak baitira enpresa-jarduera berriak sortzeko orduan, eta, bide horretatik, helburutzat du baita ere ekintzailetzaren euskal ekosistema hobetu eta sendotzea.

Konekta Summit ekitaldiaren xede nagusia da aukera ezin hobea ematea arrisku kapitaleko inbertitzaile batekin edo bazkide industrial batekin hazi nahi duten startupei, beti ere, ahaztu gabe zein garrantzitsua den, berrikuntza irekiaren paradigmari jarraiki, loturak sortzea euskal ETEen aktiboen eta startup horiek berrikuntzarako eta teknologiak garatzeko eskaintzen dituzten enpresa-eredu berrien artean.

 

Helburuak partekatuz Donostia Tech Week ekitaldiarekin

Erakundeak hazi egiten dira, gai direlako ideia berriak sortzeko eta ideia horiek errealitate (produktu edo zerbitzu berriak) bihurtuko dituzten bazkideak nahiz kolaboratzaileak bilatzeko. Horixe da etorkizuneko bidea, eta pertsonengan inbertitzen duen edozein erakunderen eskura dago.

Horregatik, eta Donostia Tech Week ekitaldiarekin lortutako aliantzaren bidez, dinamismo eta konexio handiagoa sustatu nahi da enpresa jarduera berriak sortzeko garrantzizkoak diren pertsonen, erakundeen eta Gipuzkoako nahiz Euskadiko produkzio-industria eta industria laguntzailearen artean. Funtsean, asmoa da berrikuntzako eta teknologien aplikazioko enpresa-eredu berriak sustatzea.

Ezin izan bazenuen joan Konekta Summit 2017 ekitaldira, orain aukera duzu jakiteko zeintzuk izan ziren jardunaldiko mugarri, sinergia eta emaitza garrantzitsuenak, hedabide sozialetan argitaratutako mezu eta eduki guztiak biltzen dituen web orri honen bidez:

www.konektasummit.eus