ES | EU


2015ko Iraila 03


Kanpo Potentzialaren Diagnostikoa gogoeta prozesu azkar eta arin bat da, eta hainbat onura ematen dizkie negozioei:

  • *Jakin dezakete zein den kanpoko ekintzak abiarazteko abiapuntua eta zeintzuk diren barneko gaitasunak.
  • *Kanpoko merkatuei buruzko ezagutza maila handituko dute.
  • *Proiektuak abian jartzeko premiak identifikatuko dituzte.
  • *Kanporatze prozesuaren faseen ikuspegi orientagarria lortuko dute, zeinaren bidez ibilbide orri bat definituko baitute kanpo proiektua abiatzeko edo sendotzeko.
  • *Oinarrizko gomendio batzuk jasoko dituzte, analisian zehar sumatutako ahuluneak indartzeko eta indar-guneak hobeto aprobetxatzeko nazioartekotze prozesuan.

Gainera, Diagnostiko hau oinarritzat hartuko da:

  • -Aztertu beharreko lehentasunezko merkatuak finkatzeko
  • -Beste negozio batzuekiko lankidetza aukerak identifikatzeko
  • -Enpresa agendak dituzten nazioarteko misioak identifikatzeko

Era honetako diagnostiko bat egin eta kanpora begira dituzun aukerak ezagutzeko, SPRIk zure esku jartzen dituen hainbat tresna erabil ditzakezu. Atzerriko jarduera ekintzailea garrantzitsua da Eusko Jaurlaritzarentzat: SPRIk euskal enpresaren nazioarteko dimentsioa sustatzen du, bere lehiakortasun maila zehazten duen funtsezko faktorea delako eta berritzeko eta ekintzailetzarako daukan gaitasuna  eta hazkundea indartzen dituelako.
SPRIk nazioarteko profila duten pertsonen eta nazioarteko proiektuen garapena babesten du, eta horretarako, kudeaketa gaitasunak bultzatzen ditu eta enpresei laguntzen die atzerrira irteteko prozesu osoan zehar, honakoak eskainiz:

  • – Jomuga merkatuen informazioa eta analisia
  • – Merkatuan sartzeko laguntza: bazkide, eragile, banatzaile eta bezero potentzialak identifikatzea.
  • – Merkatuan sartzeko laguntza: agendak eta laguntza in situ
  • – Produkzio ezarpena egiteko laguntza: bazkideak identifikatzea, lursailak eta lokalak identifikatzea, legeriari, sozietateak eratzeari eta laguntza publikoei buruzko oinarrizko informazioa, zuzendaritza-karguen aurreaukeraketa.
  • – Hornitzaileak identifikatzea
  • – Produkzio ezarpenetarako finantza laguntza (Gauzatu kanpo ezarpenak)
  • – Behin-behineko kokapena Negozio Zentro batean
  • – Enpresa arteko lankidetza bultzatzea

+info: http://www.spri.es/aNS/web/es/internacional/index.jsp