ES | EU


2015ko Iraila 11


YUZZ gazte ekintzaileei laguntzeko ekimen bat da. Ekimen horrek prestakuntza, laguntza eta aholkularitza ematen die ekintzaileei, eta laguntasuna eskaintzen die proiektu parte-hartzaileei beren negozio plana garatzeko prozesuan, geografia osoan barreiatuta dauden zentro desberdinetan.  

 

Programa hau 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzentzen zaie, baina baldintza bezala oinarri teknologikoko ideia berritzaile batean oinarritutako negozio plan bat izan behar dute eta prest egon behar dute prestakuntza ibilbide osotu eta eguneratu batean parte hartzeko: Masterclass eta workshop-ak berrikuntzan eta ekintzailetzan espezializatutako 200 aditu baino gehiagorekin, tutoretza indibiduala eta espazio fisikoa erakunde kolaboratzaileen instalazioetan. Euskadin, zehazki, Barakaldon, Bilbon, Donostian, Ermuan eta Miñao Txikian daude zentro horiek; horietako bakoitzak irailean proiektu bat aukeratzen du eta aukeratutako proiektu horrek Silicon Valleyra, ekintzailetzaren sehaskara, bidaiatuko du.

 

Jon Vadillo da hautatutako ekintzaile horietako bat, eta beraz Silicon Valleyra bidaiatuko du urrian, Danok proiektua garatzeko inspirazio bila. Ekintzaile arabarrak  berrikuntzaren eta ekintzailetzaren munduko ekosistema handiena ezagutzeko aukera izango du astebetez. Beste 41 lagunekin batera, enpresa teknologiko ospetsuak bisitatuko ditu Kalifornian, irakaskuntza eta enpresa arloetako eragileekin elkartuko da eta “networking” jarduerak egin ahal izango ditu.

 

Konektik, Jonen startup-a, 2014aren bukaeran sortu zen, eta bere helburua da gizarteari teknologia berritzaileetan oinarritutako konponbide berriak eskaintzea. “Tecnology for the people” da Konektik enpresaren leloa, eta horrekin argi uzten du erreferente izan nahi duela berrikuntza sozialaren arloan. Horrelaxe sortu zen Danok, bazterkeria arriskuan dagoen kolektibo bati, alegia ikusmen ezgaitasunak dituzten pertsonei, laguntzeko proiektua.

Konektik bere proiektua sendotzeko fasean murgilduta dago, eta horrekin batera, posizionamendu teknologiarekin lotutako hainbat zerbitzu garatzen ari da. Mota horretako teknologia azken belaunaldiko “beacon” edo balizen erabilpenean zentratzen da, eta horri esker, Konektik merkatuan posizionatu da alternatiba teknologiko indartsu gisa. Hiriak, Turismoa, Ekitaldiak, Saltokiak, Enpresak… izango dituzte jomugatzat Jonek eta bere lantaldeak, zeintzuk, YUZZ Programari esker, ekintzailetza proiektua hobeto garatzeko gaitasunak eta trebetasunak lantzen ari baitira.

 

YUZZ Euskadiri buruz.

Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) bultzatzen duen YUZZ Euskadi programa CEIAren (Arabako Enpresa eta Berrikuntza Zentroa) eta CEDEMIren (Ezkerraldeko Enpresen Garapen Zentroa, Barakaldon) laguntzarekin antolatzen da, eta kolaboratzaile bezala parte hartzen dute Deustuko Unibertsitateak, Ermuako Izarra Centre-k eta Donostiako Sustapena tokiko erakundeak.

Horrez gain, ekimenak babesletzat dauzka Santander Bankua, Santander Universidades erakundearen bidez eta Eusko Jaurlaritza SPRIren eta Euskadiko Garapen Agentziaren bidez.

 

Info+: http://yuzz.org.es