ES | EU


2015ko Maiatza 27


Mikel eta Diego dira informazio teknologien sektoreko JakinCode enpresa arabarraren sustatzaileak. JakinCode beraizik espezializaturik dago enpresa industrialentzako software aplikazioetan eta aktiboak kudeatzeko eta informazioa segurtasunez gordetzeko enpresa adimeneko neurriko konponbideetan. Euren ezagutzak, ahaleginak eta ideiak sarituak izan ziren ekintzaile gazteentzako YUZZ programaren azken edizioan; sari horri euskal erakundeetatik jasotzen duten laguntza gehituz gero, esan liteke beren jarduerak bultzada garrantzitsua jaso duela.  

 

JakinCode enpresaren webean Steve Jobs-en esaldi bat ageri da: “Berrikuntzak bereizten du liderra jarraitzailearengandik”…

JakinCode sortu genuenetik ahalegindu gara enpresetan berrikuntzaren garrantzia azpimarratzen, beren ekintza guztien oinarria izan dadin, berrikuntzaren bidez prozesuen hobekuntza bilatu dezaten eta produktu eta zerbitzuei balio erantsia eman diezaieten.

Enpresa askok oraindik papera edo kalkulu orriak erabiltzen dituzte beren prozesuak kontrolatzeko eta, beraz, ez dakite noraino iritsi daitezkeen beren gaitasunak, ikuspegi oso mugatua dutelako. Informazio hori guztia digitalizatuz aginte koadro askoz osatuagoak sor daitezke, lagungarri direnak antolakundearen barruan erabakiak hartzeko.

 

Arabako YUZZ zentroaren errekonozimendua lortu zenuten eta horri esker Silicon Valley-ra joan zineten, beste errealitate batzuk ezagutzera. Sari hori onuragarria izan zen zuentzat, ezta?

Europan ikerketaren oinarria unibertsitateetan edo teknologi zentroetan dago, baina sarritan berrikuntzaren baliagarritasun teorikoa lehenesten da enpresa munduan izan dezakeen baliagarritasun errealaren gainetik; AEBetan, berriz, unibertsitateek enpresen sorkuntza sustatzen dute, merkatuko premiak ikertu ditzaten eta ikerketa horiek benetako enpresei salduz finantzatzen dira.

 

Business Intelligence eta Informazioaren segurtasuna dira zuen espezialitateak, azalduko diguzue zertan datzan horietako bakoitza? Zein profiletako enpresei zuzenduta daude?

Business Intelligence da enpresetan egunero sortzen den informazio egituratua aztertzea; azterketa hori egiteko erabakiak hartzeko prozesuak errazteko tresnak erabiltzen dira, halako moldez non datuak informazio eta informazioa ezagutza bihurtzen baitira. Horrelako aplikazioak enpresa ertain eta handiei zuzentzen zaizkie nagusiki.

Bestalde, informazioaren segurtasun arloan, enpresei ulertarazi nahi diegu informazioa dela beren aktibo garrantzitsuenetako bat, eta horregatik, informazio garrantzitsua izan dezaketen edozein tamainatako enpresei zuzentzen gatzaizkie.

Gure helburua da informazio hori ez dakiela heldu norbanakoei, erakundeei edo baimendu gabeko prozesuei, muturreko egoeretan ere negozio prozesuek behar bezala lanean jarrai dezaten. Horretarako, etengabeko hobekuntza ziklo bat aplikatzen dugu, beti ere argi izanik segurtasunaren gastuak saihestu nahi diren arriskuen inpaktuen azpitik geratu behar duela.

 

Badituzue produktu propioak eta baita ere neurrira eginiko konponbideak.

Gaur egun bi konponbide informatiko eskaintzen ditugu: JC Asset Management aktiboen kudeaketa eta mantenimendurako eta JC Information Security, informazioaren segurtasuna kudeatzeko.

Bestalde, enpresen neurrira eginiko konponbideak eta segurtasun informatikoko ikuskaritza zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.

 

CEIAn, Arabako teknologi zentroan zaudete. Toki ona da zuen lana ipar zonaldeko enpresei eskaintzeko…

Teknologi parkea kokaleku egoki-egokia da gure zerbitzuak eskaintzeko eta lan eremu zabal batera iristeko. Hemendik Euskadi osora heltzen gara eta ipar zonaldeko enpresetara ere bai.

 

Ezagutza handiko langileak behar dituzue lurralde desberdinetako enpresek eskatzen dizkizueten zerbitzuak estaltzeko.

Ikusten ari gara sektore honetan lan egin nahi duten pertsonek kualifikazio gero eta handiagoa dutela, gurean ezinbestekoa baita etengabe berritzea eta ezagutzak birziklatzea.

 

Batez ere segurtasunaren arloan, zeren sarera konektatutako (gauzen Internet) gero eta plataforma gehiago daude (PCak, tabletak, smartphone-ak, telebistak, makina industrialak) eta, beraz, eraso informatikoek gero eta jomuga posible gehiago dituzte. Enpresetan ez dago apenas segurtasun informatikoaren arloko kulturarik eta gehienek uste dute birusen aurkako suite batekin informazio guztia seguru dagoela edozein erasoren aurrean, baina eguneroko errealitateak kontrakoa erakusten digu.

 

Seguruenik negozio aukera berriak ikusiko dituzue etengabe. Uste duzue posible dela beste ekintzaile batzuk zuen osagarri izatea?

Batzuetan ikusten dugu enpresetan premia berriak daudela eta premia horiek beste ekintzaile batzuek ase ditzaketela. JakinCode enpresak ez du inoiz baztertu beste enpresekin lankidetzan sortu daitezkeen sinergiak.

 

Mikel, Diego, zuen iritziz zein bilakaera izango du sektore honek? Uste duzue badagoela nahikoa toki startup-ak sortu eta hazi daitezen?

Desberdintasunak desberdintasun, informatikak medikuntzaren antz handia du espezializazioaren ikuspegitik. Esan nahi baita esparru oso desberdinak daudela, hala nola, Big DataBusiness Intelligence, Segurtasuna, Bio-informatika, Fabrikazio aurreratua, eta abar eta esparru bakoitzak bere espezialistak behar dituela; beraz, behar adina merkatu dago esparru zehatz batean espezializatutako startup berriak hazteko.

 

+info: