ES | EU


2015ko Urria 30


Azaroaren 23an eta 24an euskal enpresek eta ekintzailetza ekimenak, beren esku izango dituzte Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen atzerriko bulegoen bitartez eskaintzen dituen zerbitzu guztiak, bulego horietako ordezkari eta arduradunek bilera pertsonalak egingo dituztelako hala eskatzen duten enpresariekin.

 

Duela urte batzuetatik hona, IKTNeen (Irudi eta Komunikazio Teknologia Berriak) aurrerapenari esker, ekintzaileok aukera dugu beste eskualde edo herrialde batzuetako aukera ugariak aprobetxatzeko; eskura daukagun informazioak, sarean lan egiteko aukerak, bezero, hornitzaile zein preskriptoreekin komunikatzeko bideek eta garraiobideen eskaintza zabalak aukera ematen digute merkatu berriak esploratzeko eta atzerriko proiekzioa eta esportatzeko nahiz nazioartekotzeko aukerak identifikatzeko.

 

UP Euskadi webean argitaratutako beste artikulu batean aipatu genuen helburuak desberdinak izango direla negozioak merkatuari buruz duen ezagutzaren edo ezarpen mailaren arabera.

  • – “Merkatu prospekzioak” egingo dira, baldin eta bidaiaren interes nagusia bada jomugako pentsaera eta lan egiteko modua hobeto ezagutzea edo etorkizuneko lan-estrategiak definitzeko informazioa biltzea.
  • – “Atzerriko proiekzioa” egiten ari garela esango dugu, baldin eta salmentarako aukerak identifikatu eta kolaborazioak lortu ondoren gure negozioak merkatuan duen ezarpen maila sakondu nahi badugu.
  • – “Esportazioa” deituko diogu gure produktu eta zerbitzuak jada operatzen duten merkatu batean egonkor merkaturatzeari. – Eta azkenik negozio bat “nazioartekotzea” da enpresa hori fisikoki beste herrialde batean ezartzea giza baliabideekin, baliabide teknikoekin, bulegoarekin, biltegiarekin, produkzio fabrikarekin…

Dena dela, eta gaur egun zure ideiek eta talentuak muga gutxiago dituztelako, agian komeniko litzateke jakitea epe ertain eta luzera zein aukera dituen zure negozioak arrakasta izateko bere ohiko ekintza-esparrutik kanpo, eta horretarako, oso garrantzitsua da analisi serio bat egitea, zeinaren bidez gogoeta bat eta plangintza bat egingo baitituzu ezagutzeko zein urrats egin behar dituzun esparru lokalean garatzen duzun negozioa arriskuan egon ez dadin atzerrira irteten zarenean.

 

Eszenaratze hori behar bezala ebaluatzeko, Kanpo Potentzialaren Diagnostikoa egin behar da. Analisi honek esperientzia gabeko negozioei laguntzen die gogoeta prozesu azkar bat egiten, gogoeta horren bidez jakin dezaten zein den beren abiapuntua, atzerriko merkatuei buruz duten ezagutza maila eta nazioartekotzearekiko duten konpromiso maila; gainera, kanporatze prozesuaren faseei buruzko ikuspegi orientagarri bat lortuko dute eta beren helburuak abiatzeko edo sendotzeko ibilbide orri bat definituko dute.

 

Kanporatze potentziala kanpo faktoreen menpe dago (sektorearen eta merkatuen egoera, produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak, e.a.), baina baita ere barne faktoreen menpe (negozioaren antolakuntza ezaugarriak, giza lantaldea eta zuzendaritza taldea). Gainera, bi ardatzek osasuntsu eta ongi orekatuta egon behar dute.

 

Intergune ekitaldia BECen egingo da eta, SPRIko kanpo sareko ordezkariek enpresekin dituzten hitzorduez gain, egitarau zabala antolatuko da bi egunetarako: gaika, eremu goegrafikoka edo herrialdeka sailkatutako hitzaldiak, hitzaldi instituzionalak, enpresen hitzaldiak, e.a.

 

+info: www.spri.eus