ES | EU


2017ko Iraila 04


Grant Thornton ikerketaren arabera, goi mailako karguen %25a baizik ez dagozkie emakumeei. Bestalde, goi mailako tituludunen %51a emakumeak diren arren, hauen %21ak baino ez daude zuzendaritza karguetan. Espainiako Gobernuaren Emakumeen Institutuaren arabera, administrazio kontseiluak osatzen duten pertsona guztien artean, %13a baizik ez dira emakumeak. Eta, jakina, soldata-ezberdintasunak bere horretan darrai, gaur egun bi sexuen arteko ezberdintasuna %25aren inguruan dela.

Aipaturiko datuok ezagunak zitzaizkigun, baina gehiago daude. Berrikuntza eta ekintzailetzaren arloan, honekin jabetzen hasia da Init Land:

“Kristalezko sabaia ekintzailetzaren giroan ere zabaltzen hasi da”

Aldizka Aberastasunaren Sorketaren Txostenak argitaratzen ditu gure ekintzailetza zentroen gaineko daturik interesgarrienak ezagutu eta aztertzeko. Gainera, duela 7 urtetik ikusten ari gara errotutako enpresa-sarearen zenbait joera, hasten ari den ekintzailetzan ere azaltzen ari direla:

  • Emakumeen kopurua gizonena baino baxuagoa da. Beren negozioa zuzentzen duten emakumeen kopurua kontuan hartuz gero, alde hau nabarmenagoa da.
  • Industriaren esparruan ekiten duten emakumeen kopurua oso urria da. Hirugarren sektorean dihardute gehienbat, eta ekintzailetza industrialean ez dute sektore aktiborik osatzen.

Honegatik guztiagatik, Init Landek Coordinadas, Emakumeen Ekintzailetza eta Burujabetzaren I. Jardunaldia antolatu du, ekintzailetzan eta enpresan emakumeen burujabetza eta lidertza ikusarazteko asmoaz.

 

Honako helburuak ditu Coordinadasek:

  • Emakume ekintzaile, zuzendari eta langileentzako lan sare berriak eratzea.
  • Emakumeen burujabetza sustatzea beren negozioan edo lan egiten duten enpresan.
  • Emakumeek ekintzailetzan eta enpresan bizi duten egoera eta haien aukerak hobetzeko eta lan munduan berdintasuna bermatzeko baliagarria izan daitekeen bilgune bilakatzea.

 

Jardunaldiak izaera bateratzaile eta kolaboratzailea du. Emakumeek, beren testuinguruaren jakitun nagusiak izanik, lidertza eta hitza izango dute, baina guztioi dagokigu berdintasuna eskuratzeko ardura. Hori dela eta, edozein generoko pertsona oro gonbidatzen dugu batzar honetan parte har dezan.

Coordinadas, Emakumeen Ekintzailetza eta Burujabetzaren I. Jardunaldia, estatu mailako jardunaldia da. Behinik behin Init Landek presentzia duen hirietan izango da: Bilbon eta Zaragozan. Helburu nagusia Espainia osoan ikaspenak eta aplikazio-ekintzak zabaltzea da. Bi ekimenotako emaitzetatik zenbait gomendio ondorioztatuko dira eta estatu mailan komunikatuko dira ekintza hauekin jardunaldietatik haratago jarraitzeko.

Parte hartu nahi baduzu, batu zaitez dohainik Coordinadas, Emakumeen Ekintzailetza eta Burujabetzaren I. Jardunaldira. Irailaren 21ean Zaragozan izango gara, eta urriaren 4an Bilbon.

Informazio gehiago: http://theinit.com/initland/coordinadas-i-jornada-de-emprendimiento-y-empoderamiento-de-las-mujeres/coordinadas-en-bilbao