ES | EU


2017ko Apirila 11


Dreamer-ek, elikadura-zale amorratuak diren ekintzaileek, parte hartuko dute lehen gurpildun hackatoian. Imagine Creativity Center eta Basque Culinary Center zentroek garatuko dute FoodTech arloan espezializatutako ekimen hori.  

Ekimen horren bidez bidaia bat egingo da, Bartzelona eta Donostia lotuko dituena. Dozena bat foodtech ekintzailek –Dreamer- karabanaz bidaiatuko dute, elikaduraren arlo desberdinetan espezializatutako hogeita hamar ekintzailek lagundurik, eta produktu, zerbitzu edo konponbideak diseinatuko dituzte, sektorearen erronka batzuei erantzuteko.

 

Ekimen berritzaile honek bost erronka markatu ditu:

 

  • Nekazaritzaren etorkizuna: produkzio sistemak.
  • Supermerkatuen etorkizuna: nola erosten dugun eta zer erosiko dugun.
  • Sukaldaritzaren etorkizuna: teknologia sukaldean.
  • Gastronomiaren etorkizuna: nola eskalatu jatetxe negozioak.
  • Elikaduraren etorkizuna: osasuna elikagaien bitartez.

 

Antolatzaileek dagoeneko aukeratu dituzte hamabi “dreamer”, elikaduraren eta kultura gastronomikoaren zale sutsuak diren hamabi ekintzaile; hautatu horiek diziplina anitzetako lau taldetan sartuko dira, sukaldaritza, diseinu, teknologia edota ingeniaritza arloko profesionalekin batera. “Ekintzaileak behar ditugu, mundua aldatu nahi duten pertsonak, elikaduraren zale amorratuak direnak eta elikadura sostengarriago bat sortzea helburu dutenak”. Lan egiteko eta elkarrekin bizitzeko prestatutako karabanetan bidaiatuko dute, eta bertan diseinatuko dituzte beren prototipoak tutoreen laguntzaz. Gainera, aukera izango dute Berrikuntza eta Ekintzailetza arloetan erreferentziazkoak diren espazioak bisitatzeko.

 

Hamar eguneko lanaren emaitza bezala baliozkotzeko moduko prototipo bat lortu behar da, maiatzaren 12an Basque Culinary Center-en egingo den Demo Day ekitaldian aurkeztuko dena. Horretarako, Lombard metodologia baliatuko dute, zeinak elkarrekin biltzen baititu Silicon Valley-n ohikoak diren praktika eta metodo onenak.

 

Xavier Verdaguer-ek, Imagine Creativity Center zentroaren fundatzaileak, uste du proiektuak funtsezko hiru ekimen erreproduzitzen dituela: “aniztasun handiko lantaldeak, aurretik elkar ezagutzen ez duten pertsonez osatuak, kasu honetan, chef bat edo industriako profesional bat, diseinatzaile bat, ingeniari bat eta ekintzaile bat; prototipoak egiteko eta baliozkotzeko metodologia azkar bat; eta bidaia, bizikidetzarako eta lanerako kontzeptu gisa. Formula hau baliagarria da erosotasun eremutik atera eta helburu batean ahalik eta gehien kontzentratzeko”.

 

http://blog.imagine.cc/es/2017/03/08/reinventar-la-alimentacion-con-un-viaje-de-innovacion-food-tech