ES | EU


2015ko Azaroa 19


BYEF foro parte-hartzaile bezala sortu zen, ezagutza berria sortzeko  eta konponbide bideragarriak bilatzeko etorkizuneko enpleguaren arloan, gazteei begira bereziki. Topaketa honen II. edizioa azaroaren 26an izango da Bilboko Carlton hotelean.

Foroaren lehen edizioa 2014an egin zen, hainbat esparrutako 400 ordezkari azaldu ziren bertara  –administrazio publikokoak, enpresetakoak, sindikatuetakoak, unibertsitateetakoak, gazte antolakundeetakoak, gazteak–, eta eztabaidarako eta gogoetarako espazio horretan aritu ziren denak, hizpide harturik  Etorkizuneko Gizarteetan enplegua bultzatzeko aktibatu behar diren faktore nagusiak. Gazte-enpleguak era askotako oztopoak ditu, enplegua sortzea eragile askoren ekintzen ondorioa delako.

 

BYEF-2015 topaketaren bigarren edizio honetan gazteen enplegagarritasuna ahalbidetzen eta eragozten duten faktoreak aztertuko dira. Abiapuntutzat hartuko dugu pertsonaren eta enpresaren artean sortzen den harremana. Aztergai izango ditugu ingurune hurbilaren eta globalaren ezaugarri nagusiak, antolakuntza arloan gertatu behar diren aldaketak, eta nola jokatu dezaketen pertsonek horien aurrean, abiapuntutzat harturik Garapen Sostengarrirako Helburuen markoan jasotako Enplegagarritasunaren agiria.

 

Hala, enplegagarritasunari zentzua emateko, berriro definitu behar dugu enplegu kontzeptua bera, gaur egun ulertzen den bezala, aurrera egiten lagundu diezagun eskualde jakin bateko lehiakortasuna hobetzeko aplikatu behar diren estrategietan. Zeren, nahiz eta aldaketak globalak diren, enpleguaren kontzeptuak eta martxan jarri beharreko ekintzek oinarritzat izan behar dituzte ingurune hurbileneko erronka sozialak.

 

HELBURUA

BYEF-2015 topaketaren II. edizioa azaroaren 26an izango da Carlton hotelean. Enplegagarritasuna sustatzeko marko bat definitzea izango da ekitaldiaren helburua, eta horretarako galdera hauek egingo ditugu: zein eredu produktibotarako? Zein enpresa kulturatarako? Zein gaitasun behar ditugu etorkizuneko erronkak gainditzeko?

 

Funtsezkoa da lan bila dabiltzan gazteei posizionatzen laguntzea eta erraztasunak ematea beren enplegagarritasun maila hobetzeko balioko dieten gaitasunak bereganatzeko. Ikuspegi horretatik orobat landu behar da antolakundeen maila, enplegagarritasunak lotura estua izan behar duelako egungo enpresa-kulturak eredu parte-hartzaileagoetaranzko bidean biziko dituen aldaketekin. Eta kontuan hartuko ditugu baita ere aldaketa horiek gertatu behar duten inguruneak. Ezein maila ez da gauza, bera bakarrik, enplegagarritasunaren gaiari heltzeko; aitzitik,  enplegagarritasuna sustatzeko, maila guztietan bultzatu behar dira ekintza osagarriak. Beraz, gogoeta honek eszenatoki berri bat definitzen lagunduko digu, zeinetan enplegagarritasuna harreman aberasgarria izango baita bi alderdientzat: enpresarentzat eta langilearentzat.

 

*Metodologia

 

*BYEF 2015 topaketako egitaraua

 

*Izen-ematea