ES | EU


2017ko Uztaila 19


Bideojokoak garatzen dituen “Hunters of Magic” enpresak bere kapitala zabaldu du 161.920 eurotan. Kapital zabalkuntza horretan parte hartu dute egungo bazkideek, enpresaren sustatzaile Jonathan Larrínagak eta Metxa ekintzaile-azeleragailuak. Bizkaiko enpresa “White Spell” bideojokoa garatzen ari da, zeina alfa fasean baitago une honetan eta, konpainiaren aurreikuspenen arabera, 2018an merkaturatuko da.

Hunters of Magic enpresak 161.920 euroko inbertsio erronda bat itxi du, bazkide berri bat hartuz bere baitan: Seed Capital Bizkaia, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Garapen eta Lurralde Sailari atxikitako foru sozietatea. Ekintzaileentzako Metxa proiektu-azeleragailuaren laguntzarekin garatutako operazio horri esker, Hunters of Magic startupak hainbat baliabide eskuratu ditu bere produktuak eta marketin saila garatzeko.

Enpresako sustatzaile Jonathan Larrínagaren arabera, “kapital zabalkuntza honek bultzada handia emango dio proiektuari eta aukera emango digu gure helburuak lortzeko behar ditugun baliabideak eskuratzeko”. Jonathanek dioenez, “benetako luxua da Seed Capital Bizkaia eta Metxa bezalako bazkideak izatea, ez bakarrik beren kapital ekarpenagatik, baita ere ematen diguten aholkularitzagatik eta etengabeko babesagatik”.

Hunters of Magic 2016ko maiatzean sortu zen, enpresaren sustatzaile Jonathan Larrínagak 2010ean hasitako White Spell bideojokoa garatzeko. Ideia sei urte lehenago ernaldu bazen ere, Jonathan 2016an murgildu zen proiektuan, aukeratua izan baitzen Metxa azelerazio-programaren lehen ediziorako, zeinaren bitartez lortu baitzuen 75.000 €ko bere lehen kapital zabalkuntza.

Duela gutxitik, bideojokoa alfa fasean dago. Momentuz, balorazio oso positiboak lortu ditu lehen probatzaileen artean, eta “engagement” handia ere bai.


White Spell jokoari buruz:

Ordenagailu eta sakelakorako komunitateko joko bat da, MMOG (Massively Multiplayer Online Game) motakoa, zeinak bi joko estilo uztartzen baititu: RTS (Real Time Strategy) eta RPG (Role Playing Game).