ES | EU


2016ko Martxoa 12


Lehenbizi, Haur Hezkuntzako Goi-mailako Teknikari titulua atera zuen, “horixe izan baita beti niretzat erakargarriena. Arrazoi pertsonalengatik, ordea, 22 urterekin nire bigarren enpresa abiarazi nuen bakar-bakarrik , nahiz eta enpresa horrek ez zuen zerikusi handirik haurrekin”. Bi neraberen ama da, eta biak hezi ditu negozioa kudeatzen eta ikasten jarraitzen zuen bitartean: Gizarte Integrazioa (hezitzailea), Pedagogia Gradua (UNED) eta Haur eta nerabeentzako aisialdiko zuzendaritza.

Gaur egun, Gory Tamames A+D zentroko zuzendaria da. A+D Jarduera Anitzeko Zentro bat da, zeinaren helburua baita ikuspegi ludikotik parte hartzea hezkuntzaren mundu zoragarrian, hasi haur txikietatik eta nerabeetaraino, aldi berean erraztasunak emanez familia eta lana bateratzeko.

 

 

Txikienekin eginiko lanetik sortu zen A+D.

Bai, duela bederatzi urte sortu nuen Kukua Haur Hezkuntzako zentroa, eta ikasten jarraitu nuen, eta baita ere premiak identifikatzen, baina ama baten ikuspegitik. Nire bi seme-alabei Arreta Defizita eta Hiperaktibitatea diagnostikatu zieten, hau da, etiketa bat jarri zieten. Zorionez, etiketa hori kendu nien, eta baita ere ustezko “arazo” hori konpontzeko hartzen zuten medikazioa. Hala, ama eta guraso nintzen aldetik, ideiak, konponbideak eta alternatibak bilatzen hasi nintzen, bai niretzat eta bai beren seme-alabak nire zetrora ekartzen zituzten gurasoentzat, era askotako arazoak baititugu, besteak beste, lana eta familia bateratu beharra. Horregatik, duela lau urte hasi nintzen EMOI Metodoa sortzen eta modu praktikoan garatzen, eta duela hiru Jarduera Anitzeko A+D zentroa fundatu nuen, metodo hori garatu ahal izateko.

 

Bien bitartean, ikasten jarraitu nuen: haur eta nerabeentzako aisialdiko zuzendaritzako ikasketak, ALOHA eta UCMAS (abakoaren bidezko garapen mentala) metodoetako irakasle izateko ikasketak, Adimen Emozionaleko ikastaroak…

 
Nolakoak izan ziren lehen urratsak? Zein esperientziak bultzatu zintuen jarduera hau garatzera?

Hasieran, ideia mordo bat ziren, Kukua Hezkuntza Zentroan praktikan jartzen nituenak. Denborarekin zentroa inguruko erreferente bihurtu zen, eta bertan egindako lana Haur Hezkuntzako Goi-mailako Teknikari tituluko ikasketetan aipatzen hasi zen.

Hainbat ikastetxe ezagun (hala nola, Aialde, Coast Taldeko Munabe, La Pureza…) gurekin harremanetan jarri ziren elkarrekin kolaboratzeko, eta baita ere gure zentroa kanpaldietan integratzeko edo euren programetan sartzeko 0-3 urte bitarteko Hezkuntza Zentro gisa. Behin ikusirik A+D gai zela premia kopuru handia estaltzeko, erabaki nuen proiektu handi bihurtzea. Miribillako egoitzatik atera nuen, nahi duenari aukera emateko laneko eta familiako bizitza bateratzeko, eta, batez ere, edozein adinetako haurrei laguntzeko norbanako auto-askitzaile izaten eta beren bertute eta ezaugarriak garatuko dituzten pertsona bihurtzen. Horretarako, jolasa erabiltzen dugu eta egungo hezkuntza planteamendutik urruntzen gara, zeren zoritxarrez gaur egungo planteamenduen helburua baita kontzeptuak memorizatzea, eta ez kontzeptu horiek bizitzea eta ulertzea.

 

Zein da A+Dk praktikan jartzen duen planteamendua, nolako zerbitzuak eskaintzen dituzu?

A+D-ren hasierako helburuari jarraiki, metodo desberdinak erabiltzen ditugu:

EMOI sistemarekin haurrak ideia propioak sortzen ditu, eta beste hainbat metodotako kontzeptuak barne hartzen ditu, betiere jolasa erabiliz horretarako tresna gisa:

 

+Adimen emozionala:

Jolasaren bidez laguntzen diegu emozioak kudeatzen, eta gaitasun sozialak, asertibotasuna, enpatia, eta abar garatzen. Mindfullness.

 

+Pentsamendu sortzailea eta garapen intelektuala: Jolasak, eskulanak, eta abar erabiliz hobetzen ditugu memoria, kontzentrazioa, koordinazioa, psikomotrizitatea, entzuteko gaitasuna, gaitasun espaziala, memoria fotografikoa, sormena…

 

+Ikaskuntza azkartua: ikasi egiten dut, ikasitakoa bizi eta ulertzen dut eta “soinean daramat”.

 

+Hizkuntzak: Helburua da ikasi nahi den hizkuntzan bizitzea, batzuetan CELTA ziurtagiria duten hiztun natiboekin.

 

+ Nerabeentzako ikastaro trinkoak eta jardunaldiak zentroan bertan edo ikastetxeetan: Zer izan nahi dut? Helburuak eta jomugak, estresa kanporatzeko teknikak, ikasteko teknikak, Mindfullness…

 

MATEMATIKA MANIPULATIBOAK: Xedea da zenbakiekin, batuketekin, zatiketekin, zatikiekin, eta abarrekin jolastea. 2 eta 7 urte bitarteko haurrekin zenbakiak erabiltzen ditugu jolasteko, metodo desberdinetako jarduerak konbinatuz. “Bizi matematika!”, hori da gure leloa.

 

ALOHA metodoa ere erabiltzen dugu abakoarekin. Adimena garatzeko programa osotu bat da, kalkulua, memoria, kontzentrazioa, eta abar lantzeko.

 

Eta HIZKUNTZAK ere lantzen ditugu haur, nerabe zein helduekin.

Gure ikasgai guztiak hitzaldietan oinarritzen dira (egin daitezke gramatikazko galderak ere, noski); tarteka hiztun natiboek eskaintzen dituzte, betiere taldea nerabe eta helduek osatzen badute.

 

 

Bestelako jarduera eta zerbitzu osagarriak ere eskaintzen dituzue.

Bai, taldeko kirolak, karatea, dantza modernoa, dantza latinoa… AUTOBUSERA/ESKOLARA ERAMAN/EKARRI zerbitzua ere bai: demagun, haurrak zentroan uzten dizkiguzuela goizeko 7:30etan, bada, guk eramaten ditugu eskolara edo autobus geltokira.

Arratsaldean, berriz, geltokian edo eskolan jasotzen ditugu, askaria eman, tailerrak egin…

 

Zerbitzu horiek denak jaso daitezke:

TAILERRETAN, astegun arratsaldez edo larunbat goizez.

KANPALDIETAN, egoitzan bertan edo egoitzatik kanpo.

URTEBETETZEETAN; tailerretako edo kanpaldietako jarduera berberak egiten ditugu.

FESTETAN: Batzuetan geure tailerrak eramaten ditugu eskola, udal, azoka, kongresu, kontzertu eta abarretara, eta saiatzen gara ekitaldiarekin zuzeneko lotura izan dezaten.

 

 

Jarduera oso erakargarri eta abantailatsuak dira denak, zalantzarik gabe.
Gure helburua da gaztetxoek ondo pasa dezatela, eta, hortik abiatuta, gauza asko ikas ditzakete. Gure jarduerak EZ dira “eskolaren” jarraipena, ezta eskolaz kanpoko jarduera astuna ere.

Kontua da, produktiboagoak direla, zuzenean jotzen dutelako benetan ikasi eta garatu behar denaren muinera, eta hortik abiatuta barneratzen dira ezagutzak.

 

“Haurra munduan eraginkortasunez moldatzeko %67 garrantzitsuagoa da gaitasun intelektualak eta emozionalak garatzea, gaitasun teknikoak edo ezagutzak garatzea baino”.

 

 

Zuen bezero-sorta nahiko zabala da: haurrak, gurasoak, eskolak, irakasleak, erakundeak, enpresak…

-Haur jaio berria da gure lehen bezeroa.

-Gero haurra, eta ondoren nerabea, berari eta bere gurasoei sortzen zaizkien premia posible guztiekin. Kasu horietan, gure egoitzara etortzen dira. Arratsaldeetan, kanpaldietan, ikastaro trinkoetan, eta abarretan parte hartzen dute.

-Ikastarotxoetan edo tailer tematikoetan parte hartu nahi duten gurasoak, haurren adinaren arabera banatuta. Hizkuntzak, dantza eskolak seme-alabekin…

-Gure metodoa erabili nahi duten eskolak. Batzuek kanpaldietan, beste batzuek urte osoan zehar antolatzen diren jardunaldietan edo ikasturtean zehar egiten diren eskolaz kanpoko jardueretan.

-Ikasleekin arloren bat indartu nahi duten irakasleak.

-Konbentzioak edo prestakuntza-jardunaldiak antolatzen dituzten enpresa edo eskolak; kasu horietan, seme-alabak zaintzeko zerbitzua eskaintzen dugu ekitaldia garatzen den tokiaren ondoan, parte-hartzaileak lasai egon daitezen.

-Azokak, ekitaldi handiak, kontzertuak; eskatutako zerbitzua ematen dugu halakoetan.

-GKEak, fundazioak…

 

Zuen zerbitzuak oso baliagarriak eta osagarriak dira edozein ekitalditarako.

Hala da, bai. Esaterako, Global Events enpresa gurekin harremanetan jarri zen duela aste batzuk, EXPO BABY & KIDS azokaren bigarren edizioa antolatzen ari zenean. Bi urtetik gorako haurrak zituzten familia askorentzat ezinezkoa izango zen ekitaldi horretan parte hartzea, zeren 2 eta 12 urte bitarteko haurrekin zerikusia zuten erakusleak izan arren, tokia ez baitzen erakargarria haurrentzat, baizik eta amesgaizto bat. Horregatik, gurasoek nahiago izango zuten azokara joan gabe geratzea.

 

Geure programa eskaini genion enpresari, zeinaren bitartez arreta eta entretenimendua ematen baitiegu 700dik gora haurri, helburua ez baita haurrak txikipark batean aparkatzea. Zerbitzua aldatu egiten da premien, haurren adinaren eta eskura dugun espazioaren arabera. Kasu honetan, 700-750 haur har genitzakeen 100 metro baino gutxiagoko espazioan. Eta, kontuan izan behar da, guraso horiek ez zirela azokara joango jakin izan ez balute haurrek ongi pasako zutela, eurekin baino hobeto alegia.

 

Decathlon enpresarekin ere kolaboratzen dugu kirol ekitaldiak, txapelketak, lasterketak, eta abar antolatzen dituztenean, eta parte hartu ezin dutenez arduratzen gara. Ama naizen aldetik, askotan izan dut gogoa ekitaldi, azoka edo antzekoetara joateko, baina ez nintzen joaten, banekielako seme-alabentzat sakrifizio handia zela, edo, besterik gabe, han ez zegoela lekurik eurentzat.

 

Hain zuzen, ekitaldi eta azoken esparrura zuzentzen zarete orain bereziki…

Bai, ekitaldi bat baino gehiago egin ditugu, eta ekitaldi horietan elkarrekin konbinatzen ditugu helduen gaia eta tailerretan haurrekin garatzen duguna. Adibidez, BECen egingo den INNOVAERO kongresurako zerbitzua antolatzen ari gara, non elkarrekin batuko baitira enpresak, erakundeak eta berrikuntza arloko instituzioak, horregatik, haurrei proposatuko diegu robotak eraiki ditzatela jarduera paralelo gisa, zailtasun maila desberdinak planteatuz adinaren arabera.

 

Halaber, etorkinen elkarte batek deitu zigun duela gutxi horrelako zerbitzu bat eskaintzeko; haur gutxi ziren, eta helduen gai berbera lantzea proposatu genien, baina dinamika dibertigarriak erabiliz.

 

Horrela, ekitaldia amaitzean, guraso eta haurrak egin dutenari buruz mintzatuko dira, eta antzeko hizketa-gaiak izango dituzte. Gaur bertan deitu dit ama batek Aste Santuan gure zentroan egingo ditugun kanpaldiez galdezka; lagun batzuek BECeko azokan eduki omen zituzten beren haurrak, hainbat tailer probatu zituzten bertan, eta gurea gomendatu zioten, hauxe esanaz hitzez hitz: “Haurrak poz-pozik etorri ziren, azokako onena izan zen; hurrengoetarako, argi daukagu”.

Beste ama batek ere deitu digu Aste Santuko oporretan haurra ekarri nahi duelako, zeren udako kanpaldian parte hartu zuten haurren gurasoek esan baitzioten adimen emozionaleko kanpaldia oso ona izan zela beren seme-alabentzat.

Horrelako aipamenek animatu egiten gaituzte, guraso nahiz seme-alaben asebetetzea lortzen dugulako, eta bide onetik goazela erakusten digute.

 

 

Beste enpresa batzuek ere egiten dituzte haur eta gazteentzako jarduera anitzak. Zerk bereizten zaituzte haiengandik?

Ez gara seme alabak “aparkatzeko” zentro bat, ezta haurtzaindegi bat ere; eta ez datoz guregana “zerbait egitera”. Gure lehen helburua da haurrak dibertitu daitezela, eta bigarrena, berriz, zerbait ikas dezatela, hots, baloreak eta ezagutzak barneratzea, gaitasun propioak eta sormena garatzea. Jolasaren bidez HAZTEKO espazio bat da.

 

Era guztietako ekitaldi edo premiak estaltzen ditugu, zerbitzu pertsonalizatua eskainiz. Bezeroari egokitzen diogu gure zerbitzua, eta ez alderantziz.

 

A+Dn sinesten duen jendeak sinesten du, hain zuzen, esperimentatu duelako gure lanarekin eskaintzen dugun balio garrantzitsua. Esan liteke proiektu sozial bat dela ase gabeko premia sozialei erantzuteko pentsaturik dagoena.

 

 

Nolako bezero berriak izan nahiko zenituzkete?
Bereziki, gure balio erantsia ulertzen dutenak, eta laguntza zerbitzu baten beharra dutenak; ekitaldiak antolatzen dituzten erakunde eta enpresak, udalak, azoka eta erakusketa-guneak (BEC, Ficoba, Euskalduna) antzokiak, elkarteak, GKEak, eskolak, aisialdiko eta kanpaldietako enpresak…

 

+info: www.amasde.es