ES | EU


2017ko Iraila 27


Getxon egingo da lehenengo “Wellness Hub” ekimena. Enpresako ongizateari buruzko berrikuntza partekatuko prozesu bat da, EmakumeEkin elkartearen zigilua daramana. Proiektu horren ardatz transbertsala da generoaren ikuspegiaren araberako ongizatea lortzea enpresan eta, bide horretatik, enpresa handiak elkartzen ditu osasunaren hainbat arlotako (osasun fisikoa, mentala, emozionala edo soziala) emakumezko ekintzaileekin, gogoeta egin eta ekintzak sortu ditzaten.

EmakumeEkin ekintzaile elkartearen helburua da berdintasuna eta ongizatea lortzea enpresetan eta elkarteko bazkideak hurbilago egon daitezela beren bezeroen beharretatik. Horregatik aukeratu dute Getxo beren lehen Wellness Hub-a egiteko, Getxoren helburua delako bere enpresa-sarea dinamizatzea eta osasuna eta ongizate integrala beren esparru estrategiko bihurtu daitezela.

 

Ba ote dago denontzat osasuntsua den enpresa batean lan egitea baino ezer eraginkor eta motibatzaileagorik? EmakumeEkin elkarteak hainbat premia definitu nahi ditu: “Prototipo bat abiaraziko dugu; proba bat da, test moduko bat, baliagarria izango dena etorkizuneko ekintzetarako”.

Hala, lantalde bat osatuko dugu herrian presentzia duten enpresa handietako Giza Baliabideen sailetako langileekin eta esparru horretan lan egiten duten elkarteko ekintzaileekin. Beren lana izango da antolakundeen premia zehatzak detektatzea, eta galdera berriak egitea bidean aurrera egiteko.

 

Enpresak eta ekintzaileak aukera berdintasunaren alde
Lan prozesuan elkarrekin konbinatuko dira talde-dinamikak, Design Thinking metodologia, ikusizko pentsamendua eta asmakuntza teknikak, helburutzat harturik edukien funtsa eta forma ere berritzaileak izan daitezela.

EmakumeEkin elkarteak lehen mailako enpresak erakarri ditu, eta baditu baita ere ekimenean parte hartu nahi duten emakumezko ekintzaile garrantzitsu zenbait: “Ziur gaude prozesua eta emaitzak baliagarriak eta argigarriak izango direla. Eta, batez ere, lagungarri izango dira gogoeta egiteko, enpresako ongizatea hobetuko duten ekintzak sortzeko eta, aldi berean, emakume eta gizonezkoen arteko aukera berdintasuna sustatzeko. Eta hori bai dela osasuntsua!”

Proiektua 2017ko udazkenean egingo da, eta interesatu guztientzat irekia izango den saio batekin amaituko da, bertan azaltzeko prozesuan ikasitako guztia.

+info: www.emakumeekin.org