ES | EU


2017ko Apirila 03


 

Fundación EDE / EDE Fundazioak hainbat prestakuntza ekintza garatuko ditu aktiboan dauden eta zenbait gaitasun profesional barneratu eta hobetu nahi dituzten ekintzaileentzat. 

Sei proposamen dira, gai desberdinei buruzkoak: sormena eta nola aplikatu sormen hori antolakundeetan, berrikuntzarako gaitasuna sortzea, eta berrikuntza negozio-ereduen barruan. Bestelako gaiak ere landuko dira, esaterako, nola bultzatu genero berdintasuna aukeren arloan, gizartearen zerbitzura dauden enpresak sortzeko jarraibideak edota nola kudeatu datu pertsonalen babesa.

 

DOAKO ekintzak dira, Hobetuzek-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak subentzionatzen dituelako.

 

Esteka hauetan ikus ditzakezu ikastaro bakoitzaren xehetasunak eta nola izena eman:

 

 

Harremanetarako: Carolina Carazo  ccarazo@fundacionede.org tfn: 94 400 99 99

 

EDE Fundazioari buruz

Irabazi asmorik gabeko erakundea da. Bere helburua gizarte-, kultura- eta hezkuntza-garapena sustatzea da, profesional eta boluntarioei zuzenduriko prestakuntza eta orientabide programa, entitate eta esku-hartze egitasmoei zuzenduriko aholkularitza eta laguntza, informazio-, dokumentazio-eta bitartekaritza-zerbitzu eta lan-orientabidearen bidez.

 

+info: http://www.fundacionede.org/eu/