ES | EU


2016ko Otsaila 23


Irailaren 30a arte zabalik egongo da epea Bizkaia talent eta Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak Euskadi eta Amerika arteko aliantzak ezartzeko 2016ko Lidergo Programaren lehenengo edizioan parte hartzeko

 

Ekimen hori abian jartzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Kulturarako Cenarrusa Fundazioak, Idahon bertan euskal kulturaren sustapenaren eta finantziazioaren arloan lan egiten duen erakundeak, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.

 

Hitzarmen horrek, hain zuzen ere, Lidergo Programaren bidez ezarri nahi ditu zubiak, eta hazkuntza profesionalerako ahalmen handia duten goi-mailako prestakuntzadun pertsonen arteko harremana ere estutu nahi du. Hori dela eta, bi lurraldeetako parte-hartzaileek harreman zuzena izango dute bertako erakunde/instituzio nagusiekin. Horri esker, parte-hartzaileen talentua zein lidergoa garatu ahal izango dira, eta bi lurraldeen arteko zein parte-hartzaile guztien arteko lotunea ere sustatu ahal izango da.