ES | EU


2017ko Uztaila 06


Victor Mayoral Vilches (Gasteiz, 1989, Erle Robotics konpainia arabarraren matrizea den Suitzako Acutronic Robotics taldeko teknologiako arduraduna) Espainiako 10 hautagaien artean izendatua izan da Europako ‘Innovators Under 35’ sarietarako (alegia, Berrikuntzaren Oscar sarietarako) . MIT Technology Review ospetsuak banatzen ditu sari horiek eta Parisen emango da epaia irailean. Garaikur horien historian, hauxe izan da lehen aldia robotikaren sektoreko profesional bat izendatua izan dena Espainian.

Innovators Under 35’ da MIT Technology Review aldizkariak –munduko teknologi arloko argitalpen zaharrena eta Massachusettseko Teknologia Instititu (MIT) ohoratuaren jabetzakoa- banatzen duen bereizgarri ospetsuena.

Sari horien bidez aitorpena egiten zaio proiektu teknologiko bikain eta disruptiboenak dituzten gazteen talentuari. Aditu askok diote “Berrikuntzaren arloko Oscar sariak” direla. Sariketaren helburua da “ikusgarritasuna ematea talentu handiena duten gazteei, gazte horiek gai baitira teknologiaren mundua irauliko duten edo bizi-kalitatea eta etorkizuneko negozioak aldatuko dituzten ideiak gauzatzeko”.

Sarien bidez gazteen talentua saritzen da arlo teknologikoan (softwarea eta hardwarea), baina baita ere bio-teknologia, telekomunikazioak, energia edota osasungintza bezalako esparruetan. Izendatuek, eta nola ez sarituek, nazioarteko sona lortzen dute beren ibilbide profesionalean.

 

Víctor Mayoralen izendapena

Lehiaketak Europako edizioa martxan jarri zuenetik, 250 saritu baino gehiago egon dira, besteak beste, hauek: Daniel Ek, Spotify plataformaren fundatzaileetako bat; Sergey Brin, Google enpresaren fundatzaileetako bat; edota Timothée Botouzet, Woodoo egur mota berriaren sortzailea. Material hori trasluzidoa da, eta ez du surik hartzen. Hala, hormigoia bezain gogorra da, baina ingurumenari dagokionez askoz sostengarriagoa.

Espainiako hautagaien aurre-aukeraketan 300dik gora lagun zeuden. Antolakunde independenteek izendatzen dituzte multzo horretan sartzen direnak, eta tartean dago Víctor Mayoral (Gasteiz, 1989) telekomunikazio eta informatikako ingeniaria.

Mayoralek robotikaren eta adimen artifizialaren esparruetan garatu du bere karrera. Gaur egun, teknologiako arduraduna da Suitzako Acutronic Robotics taldean, zeina Arabako Erle Robotics enpresaren matrizea baita iaztik. Mayoralek berak zuzentzen du Erle Robotics, dronen eta bestelako osagai robotikoen garapenean espezializatutako konpainia. “Innovators Under 35 Spain” sariketak izan dituen 7 edizioetan, lehen aldiz sartu da robotikaren sektoreko profesional bat Europa mailako saria jasotzeko izendatuen artean.

Epaimahaiak adierazi duenez, Victor Mayoral izendatuen zerrendan dago, berak bultzatu duelako Hardware Robot Operating System (H-ROS) proiektua eta bera izan delako ekimeneko lider teknologikoa. Ipar Amerikako Pentagonoko agentzia batek kofinantzatzen du proiektu hori, eta helburutzat du software eta hardware azpiegitura estandarizatu bat garatzea, robot berrerabilgarri eta birkonfiguragarrientzako osagaiak sortzeko.

Epaimahaiak dio euskal ingeniariak proiektatu eta zuzendutako sistema horrek iraultza ekarriko duela robotikara, roboten sorkuntza sinplifikatuko duten hardware interfaze estandarren bitartez, gainera, garapen fasea laburtuko du, eta aukera emango du fabrikatzaile desberdinen osagaien elkar jardunerako eta elkar trukerako (orain arte ez zena posible).
+info: www.erlerobotics.com