ES | EU


2016ko Martxoa 08


Entreprenari programa BIC GIPUZKOA zentroaren eta UPV/EHUren Gipuzkoako Campusaren ekintza-esparruan garatzen da, eta merkaturanzko teknologia- eta ezagutza-transferentziako prozesuak ahalbidetzen ditu, oinarri zientifiko edo teknologikoko enpresa berritzaileak edota ezagutza espezifikoetan intentsiboak diren enpresak sortuz.

 

Programaren helburu garrantzitsuenetako bat da espiritu ekintzailea sustatzea eta indartzea unibertsitateko irakasleen, ikerlarien, bekadunen eta ikasleen artean, eta, baita ere, laguntza ematea proiektuak heltzeko eta merkaturatzeko prozesuetan.

 

Entreprenari programak hainbat jarduera antolatzen ditu, besteak beste, proiektuak hobeto garatzeko ikastaroak, kontuan izan behar baita profil teknikoa duten eta kudeaketa arloko prestakuntzarik ez duten pertsonek sustatzen dituztela ekimen gehienak.

 

Une honetan, Entreprenari programak 7 mintegi independente eskaintzen ditu, eta, mintegi horietan enpresa berritzaileak sortzeko eta kudeatzeko funtsezkotzat jotzen diren alderdiak lantzen dira. Hala, parte-hartzaileak errazago eta modu praktikoagoan aukera ditzake interesatzen zaizkion eremuak.

 

Deialdia zabalik dago eta beraizik zuzentzen zaie enpresa proiektu berritzaileak martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei edota abiatze fasean nahiz lehen hazkunde faseetan dauden enpresei. Mintegiak doakoak dira eta lehentasuna emango zaie dagoeneko enpresa proiektu bat duten pertsonei.

 

 

Programari buruzko informazio +

http://www.entreprenari.com/dinamic/cast/cursos/indexc.asp?idcurso=10

 

ENTREPRENARI GUNEA – BIC aretoa, Joxe Mari Korta zentroa

Tolosa etorbidea 72, 20018 – Donostia.

Izen-ematea: entreprenari@entreprenari.com