ES | EU


2017ko Maiatza 30


“EmprendeT – Aukera globalak tokiko ekintzaileentzat” topagune bat da, ekintzaileei, enpresa berriei eta ekiteko gogoz dauden pertsonei zuzendua dagoena eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberak antolatu duena Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Topaketa horretan bertatik bertara erakutsiko dira arrakastaz ekiteko tresna, aukera eta esperientziak:

 

Ekainaren 6an, Egitaraua

 

9:15 – 9:30

Harrera eta akreditazioa

 

9:30 – 10:00

Jardunaldiaren hasiera

  • Gregorio Rojo. Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako presidentea
  • Pilar García de Salazar. Diputatu nagusiordea eta Ekonomi Garapen eta Lurralde Orekaren Foru diputatua

Arabako ekintzailetza zenbakitan – EKINDEX, Dinamismo Ekintzailearen Indizea.
Ekintzailetzaren urteroko adierazlea da, dinamismo ekintzaileak urte batean izan duen bilakaera neurtzen duena.

 

  • Eduardo Mozo de Rosales. Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzu Ganberako idazkari nagusia

 

10:00 – 11:00

Atera zukua Big Data-ri! Ekiteko aukerak

  • Álex Rayón, Deustuko Ingeniaritza Fakultateko Kanpo Harremanetako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea eta Deusto Data programako zuzendaria.Big Data edo datuen kudeaketa masiboak aukera ugari dakartza hainbat eremutan ekiteko: zientzian, medikuntzan, kirolean, finantza arloan, marketinean, e.a. Ia sektore guztietan daude Big Data aplikatzeko aukerak. Hitzaldi honetan, Álex Rayónek kontzeptu berri horren hurbileko ikuspegi bat eskainiko digu, eta adibide eta kasu praktikoen bidez erakutsiko digu nola aplikatu.

11:00 – 11:30

Networking-Kafea

 

11:30 – 12:30

Ekin lokalki, pentsatu globalki · Arabako ekintzailetzako esperientziak, beren sektorean Estatu eta nazioarteko erreferentzia bihurtu direnak.

  • Basque Moonshiners José Luis Navarro, sortzaileetako bat eta zuzendari kudeatzailea
  • ON4U, Olmo González eta Maite Delgado, IS Director eta CMO hurrenez hurren

 

12:30 – 13:30

Araban ekintzailetza bultzatzen · Finantza eta laguntzarako baliabide eta ekimen publiko eta pribatuak, enpresa berriak abian jartzeko

  • Arabako Ganbera Eva de la Vega
  • Arabako Foru Aldundia Amagoia Zubillaga
  • Michelín España Portugal Fundazioa Félix Sanchidrián
  • ELKARGI Mª Asunción Ogueta

 

13:30

Jardunaldiaren amaiera

 

Onlineko izen-ematea