ES | EU


2017ko Martxoa 29


Datorren maiatzaren 18an Deustuko Unibertsitatean egingo den IV. Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetza Foroaren aurrerakin gisa, Tontxu Camposek (Deusto Entrepreneurship Centre zentroko zuzendariak) Sailaren blogean laburbiltzen du nolakoa den emakumeen egoera Europako ekintzailetzaren esparruan eta zein den beren papera:

 

Datuek erakusten dute ekintzailetzaren arloan alde handia dagoela emakumeen eta gizonen kopuruaren artean, emakumeak Europako ekintzaile guztien heren bat baino ez direlako.

 

Azterlanaren ondorioetatik abiatuta, eta “makro” txostenetan eta “mikro” esperientzietan oinarritutako ikuspegia aintzat hartuta, hainbat proposamen egin ditu Europako ekintzaile kopurua handitzeko eta, bide horretatik, Ongizate Estatua hobetzeko (berreskuratzeko) eta desberdintasun soziala murrizteko”.

 

Erronka horren zati bat gainditu nahi bada, beharrezkoa da gizonek eta emakumeek proportzio berean ekin dezatela, eta horretarako, ezinbestekoa da familiaren zein erakunde formal eta informalen laguntza.

 

Jakin nahi duzu zeintzuk diren Europako emakume ekintzaileen kopurua handitzeko erronkak eta proposamenak?
Bisitatu webgune hau: http://communityofinsurance.es/blog/2017/03/27/emprendimiento-mujeres-y-hombres-asignatura-pendiente-en-europa/

 

 

Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetza Community of Insurance erakundeak abiarazitako espazio bat da, non hizpide hartzen baitira berdintasuna, aniztasuna, kontziliazioa edo enpresako lidergoa bezalako gaiak. Espazio bat, aukera ematen duena errespetuzko eztabaida ireki, zehatz eta konstruktiboa partekatzeko.

 

Informazio gehiago eskuratzeko maiatzaren 18an Deustuko Unibertsitatean egingo den IV. Emakumea & Berdintasuna eta Ekintzailetza Foroari buruz eta ekitaldian izena emateko, jo web-gune honetara:  http://communityofinsurance.es/iv-foro-mujer-igualdad-emprendimiento/