ES | EU


2015ko Iraila 22


Emakunderen webgunean eskuragarri dago jada Emakumeak kontratatzeko diru-laguntzen gidaliburu eguneratua.

Beste baliabide batzuekin batera, “Emakumeen enplegua sustatzeko kontratu motei eta laguntzei buruzko gidaliburuak” ahalbidetu nahi du; batetik, emakumeek lan-merkatuan gehiago parte hartzea eta, bestetik, emakumeen pobrezia eta gizarte-bazterkeria murriztea. Gidaliburua herritarrentzat da, baita gizarte-eragileentzat eta enpresentzat ere; horien ardura baita ingurune berdinzale baten premiak asetzea eta egoera ahulenean daudenei gizarte-babesa ematea.

Honekin batera, Emakundek Emakume ekintzaileentzako laguntzen mapa eguneratua argitaratu du. Honetan, enpresa bat martxan jarri nahi duten emakumeek erakundeetan aurkitu ditzaketen laguntzen berri ematen da. Gainera, dauden laguntzei buruzko informazioa emanez, ekintzaileei laguntza eta aholku ematen dieten erakunde publikoentzat eta pribatuentzat baliogarria izan daiteke.

 

Emakundei buruz:
Eusko Jaurlaritzaren erakunde autonomoa da, berdintasunerako politikak diseinatu, bultzatu, haien inguruan aholkatu, koordinatu eta ebaluatzen dituena, bai eta gizartea sentsibilizatzen duena ere, EAEko emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorra lortzeko xedez.

Info+: www.emakunde.euskadi.eus