ES | EU


2017ko Otsaila 27


Álava Emprende ekimenaren XIII. “Zure ideiak balio du”. Lehiaketaren antolatzaile diren Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eta SPRI Taldeak (BIC Araba zentroaren bitartez) nabarmen emendatu dituzte sarien zenbatekoak aurtengo edizioan. Horrez gain, garaikur berri bat emango diote ideia sostengarrienari, ACLIMA, Euskadiko ingurumen klusterraren laguntzaz.

 

2017ko edizioan, Aukera eta Berrikuntza eta Teknologia kategorietan aurkeztutako proiektu onenek 1.000 euro irabaz ditzakete, garatu gabeko ideien kategoriako hautagaiek 300 euro eta proiektu sostengarrienak 400 euro. Vital Fundazioaren laguntzari esker, sari garrantzitsuenen zenbatekoak bikoiztu egin dira iazkoekin alderatuta. Garaikur horiek helburutzat dute beren proiektuak partekatu nahi dituzten gazteen parte-hartzea sustatzea.

Lehiaketaren 13 edizio hauetan, ehunka ideia aurkeztu dira, eta irabazle izan diren proiektu batzuek bilakaera bikaina izan dute, beren lana nazioartean garatzeraino batzuen kasuan.

Hain zuzen, lehiaketaren helburuetako bat da Arabako ideia eta proiektu berriak identifikatzea eta merkatura ateratzen laguntzea.

Álava Emprende ekimena antolatzen duten erakundeetako eta erakunde kolaboratzaileetako ordezkariek osatzen dute epaimahaia, zeina martxoan elkartuko baita kategoria bakoitzeko hautagai finalistak aukeratzeko. Finalista horiek beren proiektua defendatu beharko dute martxoaren 28an Europa Jauregian egingo den Álava Emprende Jardunaldi Zentralean, zeinak Market Place formatua izango baitu. Sariak hantxe bertan banatuko dira, arratsaldeko saioan. Jardunaldira libreki eta doan sartu ahal izango da aldez aurretik izena emanez gero:
http://www.alavaemprende.com/market-place-alava-emprende-2017/